Gezurrez inguratuta bizi gara, azalkeriaz inguratuta, baina idazketa bada modu bat egiaren bat bilatzekoa

2020-11-15

Idazketa egiaren territorioa dela iruditzen zait. Gezurrez inguratuta bizi gara, azalkeriaz inguratuta, baina idazketa bada modu bat egiaren bat bilatzekoa, eta sakonera bidaia bat egitekoa. Nobelan esaten da idaztean agertzen direla berunezko hitzak, pisua duten hitzak, egunero erabiltzen ditugun bisuteriazko hitzekin zerikusia ez dutenak. Benetako hitzak agertzen dira, eta, noski, batzuetan deserosoak dira idazten dituenarentzat ere. Hor agertzen direlako askotan geure buruari aitortzen ez dizkiogun zenbait gauza. Askotan zenbat eta deserosoago, orduan eta egiazkoago.

Karmele Jaio

Ariane Kamioren elkarrizketa, 7ka, 2020ko azaroaren 15ean

Irudia: Komiki irakurleak New Yorken 1947an. Ruth Orkinen argazkia