Mundu berri bikaina. Jatorrikoan, Brave New World du izena

Zamorako kartzelan zeundela itzuli zenuen Aldous Huxleyren Bai mundu berria, liburu formatuan eman zenuen lehen lana.

Lur editorialetik iritsi zitzaidan proposamena. [Gabriel] Aresti eta [Xabier] Kintana zebiltzan hor, eta halaxe. Guk kartzelan ez genuen euskaraz egiteko modurik ere, baina bigarren urterako liburuak sartzeko aukera izan genuen, eta halaxe heldu zen Lur-ekoen proposamena ere. Liburu horrekin bada pasarte bitxi bat: nik ez nion izenburu hori jarri.

Zein izenburu jarri zenion, bada?

Mundu berri bikaina. Jatorrikoan, Brave New World du izena. Bidali nuen itzulpena, bada, eta Bai mundu berria izenarekin atera zuten.

Bai sorpresa handia.

Ba, bai. Gero jakin nuen —kartzelan egonda ez baikenuen komunikazio askorik kanpokoekin— [Jose Maria] Iparragirrek Ameriketara joandakoan egindako bertso sortako aipu bat zuela iturri. Halaxe joan zen. Lur-en izan zituzten beren eztabaidak, nonbait, Aresti haserretu, eta artikulu sumindu batean idatzi baitzuen.

Xabier Amuriza

Amagoia Ibanen elkarrizketa, Berrian, 2019ko azaroaren 3an

Aldous Huxley, Life. 1947ko martxoaren 24an