Ez genituzke, bada, kondenatu behar gure intelektual batzuk, gure denbora eta gure gaurko ahalak, posibilidadeak baino ezkerrerago badabiltza. Kritika ditzagun, hori bai, gure gizarteak eta gure indarrek oraindik jasan litzaketenak baino tentsio zailagoak sortzen badituzte. Argitu eta eragin ordez, endredatu egiten bagaituzte.
Joxe Azurmendi
Zeruko Argia, 1974ko urtarrilaren 13an

