Suintilak iparraldeko mendietako azken gotorlekua menperatzea lortu zuen. Euskaldunak bezala ezagutzen dugun herri bat bizi zen han, bere mintzaira munduko beste ezein hizkuntza ezagunekin zerikusirik ez duen herri bitxi bat. Haien odol taldeak aztertuta, pentsa liteke antzinako garai historikoetan Europa populatu zuten tribuen aurreko populazioa osatzen dutela.
Erroma osperik gabeko Italiako herrixka txiki bat zen garaian, Mendebaldeko Europa bete eta gainezkatu zuten zeltek agian Galia eta Espainiako biztanle-taldea ordezkatu eta suntsitu zuten. Hauek mendebaldeko Pirinioetako haran ezkutuetan baino ez zuten biziraun, eta euskaldunak bezala ezagutzen ditugu.
Harrezkero, euskaldunek beren nortasunari eutsi zioten Espainiako zeltar- eta erromatar-menperaldi garaietan. Mendebaldeko Inperioa erori ostean, suebo, bandalo eta bisigodoen aurka borrokatu zuten erresistentzia nekaezinaz. Azkenik, bisigodoen nagusitasunera makurtu zirenean ere, temati itxaron zuten berriro askatzeko aukera.
Isaac Asimov
The Dark Ages, Houghton Mifflin, 1968, Mikel Sotok euskaratua
