Espainia den Errepublika hau herri heroiko eta miresgarri baten erresistentziari esker defendatzen ari da. Eta horregatik Propaganda eta Terrorismoaren ministroak terrorista deitzen die Errepublikaren erresistenteei. Eta gure Errepublika, gure Espainia dena, guretzat Espainia bera dena, Euskadin argitasun ebidenteaz agertzen hasi dela baieztatu nahi dut eta horregatik oihu bat gaineratu nahi dut, nire ahotsarekin baino nire isiltasunarekin egin nahi dudana: Gora Euskadi! eta Gora Errepublika!
Jose Bergamin
Madrilgo Cuatro Caminoseko Europa zineman koalizio errepublikarraren mitinean, 1979eko otsailean, Mikel Sotok itzulia
