Irakurle beharraz

2025-07-18

liliak ederragoak dira
norbaitek usaintzean;
txorien kantua ere
nobaitek entzutean

Lau lerro horiek J.A. Artzeren Isturitzetik Tolosan barru liburu zoragarritik hartuak dira. Liburu hau gure «lehen multimedia» izan zen, multimedia kontzeptua bera asmatu baino ere lehenago. Bertako poemak dira Baztan, Zilbor hesteak, Nere ama hil zait, Hegoak ebaki banizkio… Zoragarria. Baina beste kontu bategatik dakarkit hona, iruditzen baitzait idazleon ereserkiko estribilloa behar lukeela izan, irakurleari gorazarre egiteko orduan.

Pd: Manual instructionezcoa: kendu «liliak» eta jarri «liburuak», kendu «txorien kantua» eta jarri «idatzitakoa».

Hasier Etxeberria

«Irakurle beharraz», Alua Mundua, 2006ko abenduaren 18an

Irudia: Isturitzetik Tolosan barru Joxean Artzeren liburua