Erdara ere euskal hizkuntza da euskaldunek egiten dutenean

2021-07-28

Erdara ere euskal hizkuntza da euskaldunek egiten dutenean. Enkartazioetan eta Erriberan espainieraz egin da beti, historia ezagunean behintzat, eta horko jendeak Ataungoak euskaraz egiteko dituen arrazoi berberak ditu espainieraz egiteko. (…)

Herri berean bizi garenez, bi hizkuntzak erabiltzea urbanitate arazoa iruditzen zait. Badakigu elebitasun harmonikorik ez dagoela, baina bizitza ere letra okerrez idazten da.

Euskararen alde egitea ez da derrigorrez erdararen aurka egitea, euskaraz gustura bizitzearen bataila da euskaldunek irabazi behar duguna, gerra ez galtzeko. Euskal Herria elebiduna edo eleaskoduna izango da nahitaez.

Joseba Sarrionandia

Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan, Alberdania, 2002

Louis Lucien Bonaparteren euskalkien mapa