Begiko ahots, uzker izeneko

2023-09-05

Begiko ahots, uzker izeneko
(putoen urtxindor) baldin eutsia
sasoi onena da hiltzen hasia
ta preste Juan beldur da dagoeneko.

Ezpain zakarraz ahoskatuz gero
eta gogo ozenez airerazia
zirtoz eta barrez dakar bizia
eta puf ta nazkaz bada isileko.

Kaka monarken ospea, harrotzen
direnez, tudeskoz inguraturik
dutela bizi ta parkak banatzen.

Bere galtzen epaimahaian haatik,
kutxak badira askatu eta estutzen,
bi uzkiz dagi edozein ipurdik.

Francisco de Quevedo

«El pedo», Senez aldizkaria, 13. zenbakia ,1992. urtean, Pello Zabaletak euskaratua

Irudia: Japoniako Edo aldiko (1603-1868) He-Gassen edo puzker bataila baten marrazkia

Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…