Diño, gaiñera, Gabriel Aresti-ren bidez Compañía Vasco Africana S. A. prest dagoela sei milla pesetagaitik etxe osorako ola emoteko

2021-12-26

Donostian, bildu dira: Ignacio María Etxaide jauna buru, Oleaga, Lekuona, Mitxelena, Aita Villasante, Lojendio, Irigaray, eta Arrue jaun euskaltzaiñak. Etxaniz, Aresti, Zugasti, Loidi, Aita Zabala, San Martin, eta Irigoyen jaun urgazleak.

Oi dan otoitzagaz asi da batzarra.

Azkeneko batzar bietako agiriak irakurri dirá eta ontzat artu dira. (…)

Irigoyen-ek diño Euskaltzaindiko soruan pinkia emotea kostetan dana pagetako asmoagaz telefonoz deitu eban emakume ezezagunak amaika milla ta bosteun peseta bialdu dituzala. Diño, gaiñera, presupuestoa eskatu deutsala «Larrinaga Hermanos»-i eta 6.550 pesetagaitik emongo leukiela. Diño, gaiñera, emolleak enparaua sitsak janda dagozan olik txarrenak aldatzeko bialdu dauela, berari telefonoz esan eutsanez. Diño, gaiñera, ol batzuk aldatu eta besteak ez egin ezkero oso txarto gelditzen dala, arotzak esan eutsanez. Diño, gaiñera, Gabriel Aresti-ren bidez «Compañía Vasco Africana S.A.» prest dagoela sei milla pesetagaitik —prezio guztiz berezia eta arrigarria euren euskaltzaletasunagaitik— etxe osorako ola emoteko, Ginea-ko egur klase onenetarikoa, eta arotzak iru milla peseta inguru kobrauko leukeala iminteagaitik. Diño, gaiñera, Euskaltzaindiak 1954-garren urtean sortu eban R.M. Azkue katedreak badiarduala eta emoten direan euskerazko klaseetatik ikasleak pagetan daben euneko amar Euskaltzaindiak artzen dauela, gaiñerakoa irakasleak eurak jasorik lan-saritzat, eta 1960-tik 1961-rako ikastarakoa 3.985 peseta dala, eta gitxi gora beera presupuesto osoa betetako falta daña dala. Atsegin aundiagaz ikusi da daña eta egin beitez Euskaltzaindiaren etxean obetute guztiok.

Ignacio Maria Etxaide

Donostian 1961eko urriaren 27an egindako bileraren akta

Irudia: Espainiako Aire ministroa, Gonzalez Gallarza generala; Nekazaritza ministroa, Carlos Rein de Segura eta Industria eta Merkataritza ministro Juan Antonio Suanzes Marruekos eta Kolonietarako Zuzendari Orokorra Diez de Villegas koronela 1948an Gineara egindako bidaian, besteak beste «Caudilloak arazo kolonialei eskani nahi zein lehentasunezko arreta» erakutsi nahi zuena

Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…