Valentzian, hondartzara ihes egiten nuenean, ingeles bat ikusten nuen egunero toalla zuri baten gainean etzanda, bainujantzi urdin batekin. Inor ez zen bainatzen, bakarrik gizon bakarti hura eta ni. Txiringitoak itxita zeuden eta hondartza desolatuta. Ez zen hura izan hitz egin zidana, neu izan nintzen: «Ingelesa al zara?». «Ez, espainiarra naiz». «Ba nirea baino kolore politagoa duzu», esan nuen. «Aspaldi nator hondartzara», erantzun zuen. «Neu ia ezin naiz etorri. Poeta batekin ezkonduta nago eta jende horri ez zaio kirola gustatzen…», esan nuen. Gazte ilehoria are gehiago gorritu egin zen: «Neu ere poeta naiz, Luis Cernuda dut izena», esan zuen. Ia ez nuen zer esaten jakin, baina Concha Albornoz bere lagun bakarra zela egia zela ikusi nuen.
Elena Garro
Octavio Pazen emaztea zen Garro eta harekin batera egon zen Espainiako Gerra Zibilean
Memorias de España, 1937 (Siglo XXI, 1992) liburutik hartua, Mikel Sotok euskaratua

