Nire gelako horman badut eskegita eskulan japoniar bat,
deabru zital baten maskara, urrez pintatutakoa.
Errukiz begiratzen diet
haren kopetako zain hanpatuei, erakusten baitute
gaiztoa izateak dakarren nekea.
Bertolt Brecht
1942ko poema hau idatzi zuenean, Bertolt Brecht Estatu Batuetan bizi zen. Santa Monicatik New Yorkerako bidaia egiteko zeraman egunerokoan idatzi zuen, Stalingradoko batailaren lehen fasea abiarazi berritan. Josu Goikoetxeak euskaratua

Parisen1863an argitaratutako Dictionnaire Infernal libururako