Isilik bazagoz danok zer dozue entzuten

2021-02-01

I

Askatasun-eguzkia

Basotik urten da,

Bere argia edonon

Arin zabaltzen da.

Itxartu zaiz, bizkattarrak,

Aupa, euzkeldun gustiak:

Gora, gora antzineko lagiak!

II

Isilik bazagoz danok

Zer dozue entzuten:

Hara gaur guda-zantzoak

Gaituzan deituten.

Itxartu xaiz…

III

Arrpegia gorrituta

Darakus euzkiak:

Gorriagotuko dira

Bertoko mendiak.

Itxartu xaiz…

Sabino Arana

«Itxarkundia (Goiz-abestija)», 1896

Sabino Arana Larrinagako kartzelan, 1895ean. Argazkilaria, Mauricio Zorraquin, Jose Antonio Goiriaren funtsa.