Ni, zuekin, denokin oheratuko nintzateke

2020-09-18

Ni, zuekin, denokin
oheratuko nintzateke.

Munduko udazken guztietan
izango nintzateke
ikusirik
nola berdea
urrearen antzo
gorritzen den.

Ni,
uhin gainean
uhin handiaren apar artean
herioaren beldurrik gabe
izango nintzateke.

Ni,
airean
nire herriko karrika artean
igeri ibiliko nintzateke.


Ordez,
gauza horiek
hala ez diren bitartean.
Berarekin oheratzen naiz.


Herri txiki batean bizi naiz.


Itsasoa bare dagoenean
igeri egiten dut.

Karrika arteko haizea
arnasa hartzeko
erabiltzen dut.

Izpirituak ametsaren
zentzua
gal ez dezan.

Ez direnak
direino.
marmokaren beso urdin artean
urrunduko naiz.

Izango dena
izatera heldu artio.

Amaia Lasa

«Oheratuko nintzateke», Hitz nahastuak, Leopoldo Zugaza, 1977

Irudia: Peep showa 1970eko hamarkadan New Yorken