Galeoiak badu lema berria

2020-09-07

Sotoan txiroak eta saguak
bizkar gainean marinel andana
zubian mozkorrik lo kapitaina
hutsik burdinaren diru-zakuak

Aspaldi itzalita kostako suak
txatarra-biltegi portu izana
etxe uretan be beti izaina
eta gorrotozko aho-keruak. 

Gehryk behingoan jakin egia:
urpean zetzan gure Atlantida
(atlanteekin han batera hilda);
eta Bilbo zer zen: mamu-ontzia. 

Eta hara orain ba, zein miraria:
(Titanio horrek duen distira)
iragan aroak berpiztu dira.
Galeoiak badu lema berria. 

Omar Nabarro

«Gehryren miraria», Haragizko amoreak. Susa, 2010

Irudia: Edorta Jimenez idazle mundakarraren argazkia. Euskaldunon Egunkaria (zehaztu gabe)