Erortzeko moduak

2020-08-31

Erortzeko moduak daude:
goitik
behetik beherago
zutik edo alboetara.
Erortzeko moduak daude
erotzeko moduak dauden bezala.
Norbere burua samurki suntsitzeko moduak daude.
Badakizu zertaz ari naizen.
Esan bizitzen lagunduko diogula elkarri nolabait
hiltzen lagunduko diogun bezala.
san hau ez dela inoren beroa lapurtzea.
Esan ez gaudela
kalean ahaztu oinetakoak bezala
erortzeko zain
galderak edo betileak bezala
erortzeko zain
umeak edo txoriak bezala
erotzeko zain.
Denok ohartzen gara geure burua saltzen dugunean.

Leire Bilbao

«Erortzeko moduak», Scanner, Susa, 2011

Irudia: Familia argazkia Saul Steinberg Maskara Serieaz lagunduta, 1962. Inge Morathen irudia

Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…