Sorgina banintz

Zer egingo neuke nik
Banintza sorgina?
Danentzat eznintzake
Izango apaiña.
Baiña beteko neuke
Neure zeregiña
Bakoitzari emonaz
Bear dan ordaiña.
Palu bat bikaiña,
An jarri ikurriña,
Igon mandi gaiña,
A bai atsegiña!
Neu mendiko nagosi
Neu Erregiña…
Euskal Erriak badau
Onen premiña…

Mendi gaiñera ondo
Egitian eldu
Laster egingo neukez
Gauzak atondu,
Geuri kendutakuak
Etsaiari kendu
Naste zalerik bada
Etxera bidaldu.
Akatzak bardindu,
Okerrak zuzendu,
Euskera zabaldu,
Etsaiak birrindu,
Eusko mutil batekin
Gero Ezkondu…
Euskal Erri osuan
Egiz agindu.

Balendin Enbeita

«Sorgina banintz», Elerti: Bakardade, 1968

Irudia: The Monkey House burdela

Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…