Muskerrak buruan

2020-08-28

«Eta halako batean osaba haserretu egin zen, eta nire lagunari deitu zion, medikuari esan nahi dut, eta bien artean eutsi eta auto batera sartu ninduten. Eta joan eta joan, eta azkenean etxe handi batera ailegatu ginen, eta han ez zegoen zuriz jantzitako jendea besterik. Oso gauza txuria zen hura, ikara eta guzti ematen zuen. Eta orduan dena kortxoz betetako sala batera eraman ninduten, eta hala esan zidan osabak: barka ezazu, iloba, baina zure onerako. Zuk ulertzeko modu batean esanda, zera gertatu da, musker bat sartu zaizula buruan. Eta musker hori atera egin beharra daukagu, karte handia egiten ari zaizu eta

»Muskerrek kalte egin didatela?, erantzun nion nik. Hori ezin daiteke, osaba. Baina erantzuna eman eta damutu egin nintzen segituan. Esan nahi dut malkoak ikusi nituela osabaren begietan».

Sineskeria, literaturtasuna, mundu errealaren eta desiozkoaren arteko borroka… Hori guztia eta gehiago irudikatzen du muskerrak Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan.

Anjel Lertxundi

«Muskerrak buruan», Letrak kalekantoitik, Alberdania, 1996


Irudia: Eyes wide open, 1950eko Stanley Kubricken argazkia New Yorken