Sukaldetik logelarakoa egiten dut
Iturriko itoginak oihartzun egiten du
urratsen erritmo berean.
ez-da-tor-ez-da-tor.
Lehenago deitu dizut lanera,
bustiak dira errepideak
eta euria ari du etxean ere.
Ez naiz iturrira itzuliko
inozentzia berreskuratzera, diot.
Bihar Portugalen izango gara, ondo bidean.
ez-da-tor
Bihurguneetan ikusten zaitut,
bidegurutzeetan zalantzan.
Gogoko liburu ondoan dut
zurekin autobidean ateratako argazkia.
Bideak etengabe egiten du aurrera,
zaila da oroimenak galgatzea.
Jon Benito
«Orbel zaku bat», Amukoak 11, Susa, 2003
