Gaur gauean Sarasatek joko du St. James Hallen. Zer iruditzen zaizu, Watson? Egon litezke zure gaixoak zu gabe ordu batzuetan?

2023-12-23

—Jeneralean —esan zuen Holmesek—, zenbat eta bitxiago izan gauza bat, orduan eta misterio gutxiago izaten du. Delitu arruntak, ezaugarri nabarmenik gabekoak, dira zinetan txundigarri suertatzen direnak, aurpegi arrunt bat ezagutzen zailago gertatzen den bezalaxe. Lanean hasi behar dut berehala.

—Eta zer egin behar duzu? —galde egin nion.

—Erre —erantzun zuen—. Hau gutxienez hiru pipalditarako arazoa da. Horregatik, mesedez, ez egin hitzik niri berrogeita hamar minutuan.

«Ilegorrien elkartea» ipuinerako Sidney Pagetek egindako ilustrazioa. Strand Magazine, 1891

Besaulkian kizkurtu egin zen, here belaun meheak belatz mokoaren gisako sudurreraino altxaturik, eta hantxe gelditu _zen, begiak itxita eta buztinezko pipa beltza txori arraroren baten mokoa bezala nabarmentzen zitzaiola. Lokartua zegoela sinetsia nengoenean, eta nerau ere lo-kuluxkak ematen hasia nintzen, bat-batean erabaki bat hartu berri duenaren keinuaz aulkitik jauzi egin, eta sutondoko erlaizaren gainean utzi zuen pipa.

—Gaur gauean Sarasatek joko du St. James Hallen —esan zuen—. Zer iruditzen zaizu, Watson? Egon litezke zure gaixoak zu gabe ordu batzuetan?

—Ez dut zereginik gaur. Nire lana ez da sekula oso itogarria izaten.

—Orduan, jantzi kapela eta zatoz. Lehenbizi Cityra joan behar dut, eta bidean zerbait jan dezakegu. Programan Alemaniako musika asko dagoela ikusi dut, niretzat gustukoagoa italiarra edo frantsesa baino. Gogoeta-eragilea da eta nik gogoeta egin nahi dut. Goazen!

Metroan Aldersgateraino joan ginen, eta ibilaldi labur batek Saxe-Coburg Squarera eraman gintuen, goizean entzun genuen historia harrigarriaren eszenatokira. Plazatto ilimifioa zen, pobrea baina itxura duinekoa, lau ilaratan adreiluzko bi solairuko etxeak zituena. Etxe horiek inguraturik, lorategi txiki eta hesitu bat, sasiek hartua eta erramu-ondo ihar bakar batzuekin, borroka latzean egurats gogor eta kez narriatuaren kontra. Etxe baten ertzean hiru bola doratuk eta «JABEZ WILSON» urrezko letratan idatzia zegoen errotulu marroi batek gure bezero ilegorriak negozioa zuen tokia iragartzen zuten. Sherlock Holmes etxearen aurrean gelditu zen, burua alde batera makurturik, eta arreta handiz aztertu zuen, begiak betazal zimurtuen azpitik dir-dir zituelarik. Ondoren polliki ibili zen kalean gora eta kalean behera, etxeak aztertzetik gelditu gabe. Azkenik mailegu-emailearen dendaren parera itzuli zen, eta, makilaz lurrean bi edo hiru kolpe indartsu eman eta gero, atera hurbildu eta dei egin zuen. Berehala bizarra ongi egindako aurpegi emeko gazte batek atea ireki, eta sartzera gonbidatu zuen.

Nire adiskidea musikazale sutsua zen: musika-jotzaile ederki jantzia ez ezik, ohiz kanpoko gaitasunak zituen musikagilea ere bai. Emanaldi guztia bere besaulkian eserita pasatu zuen, zoriontasunik handienean murgildua, bere behatz luze eta zorrotzekin emeki-emeki musikaren erritmoari jarraikiz, irribarre baketsu eta atsegina aurpegian, eta begi triste eta ameslariak, apenas antzik ez zutenak Holmes gaizkileen pertsegitzailearen begiekin

—Eskerrik asko —esan zuen Holmesek—. Hemendik Strandera nondik joaten den galdetu besterik ez nuen nahi.

—Hirugarrena eskuinetara eta laugarrena ezkerretara —erantzun zuen ez­

bairik gabe enplegatuak, eta ondotik atea itxi zuen.

—Tipo argia —esan zuen Holmesek urruntzen ari ginen bitartean—. Nire iritziz, Londresko gizon argienetan laugarrena da, eta ausardiari dagokionez uste dut hirugarren postua irits lezakeela. Lehenago ere izan dut horren berri.

—Bistan da —esan nuen nik— Wilson jaunaren langileak eginkizun garrantzitsua betetzen duela Ilegorrien Elkartearen misterio honetan. Ziur nago berari begiratu bat eman ahal izateko galdetu diozula bidea.

—Ez berari.

—Orduan, zeri?

—Bere galtzetako belaunetakoei.

—Eta zer ikusi duzu?

—Ikustea espero nuena.

—Zertarako jo duzu zolan?

—Nire doktore maitea, orain ikertzeko ordua da, ez hitz egitekoa. Etsaien lurraldean gauden zelatariak gara. Saxe-Coburg Squarez badakigu zerbait. Mia ditzagun orain atzean dauden karrikak.

Saxe Coburg Square ezkutu eta galduaren kantoia pasatzean sartu ginen kaleak harekin egiten zuen kontrastea koadro baten aurrealdeak here atzealdearekin egiten duena bezain handia zen. Cityko trafikoa iparraldera eta mendebaldera eramateko bide nagusietako bat zen. Karrika salerosleen bi aldeetarako trafiko-uholde izugarriak blokeatua zegoen, eta espaloiek ez zuten abastorik ematen oinezko jendetza presatia hartzeko. Denda dotoreen eta luxuzko bulegoen ilara ikustean inork ez zuen pentsatuko here atzeko aldeari itsatsirik gu arestian ateratako plaza bakarti eta hitsa zegoela.

—Ikus dezagun —esan zuen Holmesek, ertzean gelditu ondoren eraikinen ilarari begira—. Etxeen ordena gogoratu nahi nuke. Nire afizioetako bat Londres zehatz-mehatz ezagutzea dut. Hemen ditugu Mortimer’s, tabako-denda, egunkari-denda txikia, City and Suburban Bank-en Coburgeko sukurtsala, barazkijaleen jatetxea eta McFarlane gurditegiak. Honekin hurrengo etxe multzora ailegatu gara. Eta orain, doktore, gure lana egina dago eta bada garaia dibertimendu pixka bat izan dezagun. Ogitarteko bat, katilu bat kafe eta xuxen-xuxen biolinaren mundura, han dena goxotasuna, fintasuna eta armonia baita, eta ez baitago bere buruhausteekin enbarazu egiten digun bezero ilegorririk.

Nire adiskidea musikazale sutsua zen: musika-jotzaile ederki jantzia ez ezik, ohiz kanpoko gaitasunak zituen musikagilea ere bai. Emanaldi guztia bere besaulkian eserita pasatu zuen, zoriontasunik handienean murgildua, bere behatz luze eta zorrotzekin emeki-emeki musikaren erritmoari jarraikiz, irribarre baketsu eta atsegina aurpegian, eta begi triste eta ameslariak, apenas antzik ez zutenak Holmes gaizkileen pertsegitzailearen begiekin, Holmes errukigabe buru-argiaren edo Holmes azkarraren begiekin. Bere izaeraren nortasunaren bikoiztasun harrigarria txandaka adierazten zen, eta askotan pentsatu dut bere neurriz gorako zehaztasuna eta here buru-argitasun handia noizik behin gailentzen zitzaion umore poetiko eta kontenplatiboaren kontrako erreakzioak zirela. Bere izaeraren goraheherek mutur bateko moteltasunetik kemen suntsitzailera eramaten zuten, eta, nik ongi nekienez, hura ez zen behin ere agertzen bere inprobisazioetan eta bere liburu zaharretan murgildurik besaulkian patxadan erdi etzanda egunak eta egunak pasatu ondoren bezain bikain. Orduan, kolpean ehizaren usna etortzen zitzaion, eta bere gogoeta-gizonaren dohain bikainak intuizioaren mailara goratzen ziren, bere metodoekin jarriak ez zeuden pertsonak txunditurik uzteraino, gainerako gizakiena baino jakinduria handiagoko gizon bati begiratzen zaion moduan. Arratsalde hartan St. James Halleko musikarekin hain liluratuta ikusi nuenean, sentitu nuen Holmesek harrapatu nahi zituenek ezin zutela deus onik espero.

—Honezkero zure etxera joan nahiko duzu, ez da hala, doktore? —esan zuen atera bezain laster.

—Bai, aski berandu da.

—Eta nik ordu batzuk hartuko dizkidan zerbait egin behar dut. Coburg Squareko kontu hau larria da.

—Zergatik larria?

—Norbait munta handiko delitu bat prestatzen ari da. Mota guztietako arrazoiak ditut uste izateko garaiz ailegatuko garela delitua galarazteko. Baina gaur larunbata izateak gauzak zailtzen ditu. Zure laguntza beharko dut gaur gauean.

—Zer ordutan?

—Hamarretan aski izanen da.

—Hamarretan Baker Streeten egonen naiz.

—Oso ongi. Eta adizu, doktore! Arrisku pixka bat egon liteke. Hortaz, mesedez, sar ezazu poltsikoan armadako errebolberra.

Arthur Conan Doyle

«Ilegorrien elkartea», Sherlock Holmesen abenturak (Igela, 2020), Fernando Reyk euskaratua

Irudia: Pablo Sarasate