Tutelan euki nuan irakasle urtebete. Literatura irakatsi zigun. Datoak eta datoak eman ordez, literatura bizia eman nai zigun, zuzenean jasoa. Ala, adibidez, Homerokin. Homerokin asten zanean, etzekien non zegoan. Joana? diot nik. Joana, baina estasian joana. Gogoan dut lasterka-apustua irakurri zigun aldia, Ayax eta gainerako. Berrogei bat ikasle izango giñan. Gutxi batzuk eskolan itxura egiteko geratuta, beste danak aldegiten genion. Bera ez al zan konturatzen? Ura Homerokin asten zanean arentzako ez zegoan beste ezer: mundu guziak aldegiten zion.
Orixeren mendeurrenerako Juanito Goikoetxea josulagunak Tuteran Orixerekin ikasi zuen ikasle batengandik Deustun 1966an jasotakoa, Joxe Miel Bidadorren Klasiko bitxi, arront klasiko liburuan jasoa (Pamiela, 2016, Aritz Galarraga editore)