lruiñera heldu naiz eta galdatzean zer gertatzen den kalean San Ferminak esan didate San Ferminak etengabe erresuma zaharrean Nola baina hain goiz nola hain berandu? Lehengo San Ferminak uztailaren zazpian zazpi uztailetan oraingoak uztailetik uztailera uztailetan zehar «Badiatozak badiatozak goiko kaletik beheko kalera badiatozak badiatozak goiko kaletik zezenak» Hau duk hiria hau duk jendea hauxe duk hauxe bila nentorrena uhu eta aha kaleak barrena «Zezenak irten arkupetik kakak ipurdiko zulotik triauskititun triauskititun jendeen artetik» Bizitza izanik hain urri laburra duen gatz apurra kentzen bazaio hobe duk ez jaio «Zezenak dira bel-beltzak dira harrapatzen bazaitu harrapatzen bazaitu bertan bertan hilko zaitu» Jende artean sartzen naiz galdu naiz eta ez naiz ni jendea baizik eta jendea ez da gu uholdea baizik Uhu eta aha hau duk hau sasoia igelek arrazoia «Badiatozak badiatozak...» Non datoz baina zezenak ikustera etorri-naizenak? Bukatu zuan galdera garaia! Hago hor eta laster ikusiko dituk Zezenak nahi ditut zezenak nahi aaaiii! Adarkada edo ez dakit zerkada batek airez aire jaurtiki nau zer duk hau nire saihets bat teilatu zaharrera erori da katu beltzak ai ama darama harrapa hezak hori! beste saihetsak beren lekuan ote dauden gutti gora behera bederen arduratan naizela haizea urrikaldu da nitaz eta hartu nau bere bizkar ez nadin berriro adartegira eror Zer gertatzen da lruiñean? Muturrak ferekatuz isi eta ikus diost haizeak isi eta entzun entzun eta ikus lkusten dut ikusten hiri bete jende zezenen mende zezenen aurka Entzuten dut entzuten hiri bete orroa nola Nafarroa adarkatzen duten Zer gertatzen da lruiñean arratoiek ere txilioka hauts dezaten besta satorrak ere uholka daitezen manifesta haitzurren kontra? lsi eta iso entzun eta ikus lruinear langileak eskubide guztien jabe bakarrak jabetasun guztiaren eskubidedun bakarrak makinak eta labeak eulien eta herdoilaren kontura utzirik haizearen bideetatik abiatu dira harriz eta eztarriz aldarrika: Non dira zezenak esplotatzen gaituztenak? «Badiatozak badiatozak goiko kaletik beheko kalera» Nork debeka diezaguke irtetea kalerik kale geurea bada hiria alderik alde Badiatozak badiatozak kuartelkadak autobuskadak hiri modernoetako hondamendi plagak: zertarako dira fusilak tiratzeko ez bada zertarako makilak jotzeko ez bada? Jo eta tira mutilak biziak eta hilak Hiri honi hortz eta guzti irents erazi behar zaio bere errebeldia berriro Kanposainduko hezurrak txitak bezala pilatu dira elkarren dardaraz defenditzeko Baina biziek trumoia buruzagi aurrea damaiote ifernikolen inbasioari Zertarako dira harriak tiratzeko ez bada zertarako ukabilak jotzeko ez bada? Jo eta tira mutilak hiri esplotatu honek errementa dezan norabait Eman dizuegu izerdia eskatu diguzue larrua eman larrua eskatu haragia eman dizuegu haragia geratu zaigu abotsa eta abotsari lepoa bihurtu diozue Zertarako dira harriak zertarako ukabilak jo eta tira mutilak hiri esplotatu honek errementa dezan noizbait lruiñear andreek urteetan zehar komoda zaharrean gorderik edukiriko amorru urdinbera baldeka bota dute balkoietatik behera eta hona orain: abotsarekin batera dena birgeuretzea erabaki dugula haragia eta bere-larrua izerdia eta bere balioa lkusi dut ikusi hiri bete jende zezenen mende zezenen aurka Entzun dut entzun hiri bete orroa nola Nafarroa adarkatu duten lruiñear seme-alabek ezagutu dute zezena Picassorena baina kostatuko zaio Gernika bezain erraz apurtzea arras hain erraz hain arras lruiñea Orain lagun haize bila dezagun nire saihetsa miatzen ari den katu beltza zeren nahiz eta badakidan saihets baten gabea ez dela hain grabea nahi nuke gera lekidan bat behintzat besteak galdutakoan lruiñeako San Ferminetan San Fermin etengabeetan
Xabier Amuriza
«San Fermin etengabeak»*, “Zer gertatzen da Iruñean?” atalean, Menditik mundura, Egilea editore, 1977
*1973eko udaberrian greba historiko bat izan zen Iruiñean Nafarroa airean jarri zuena.
