Mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi

2021-08-28

Zera dio Silvain Pouvreauk bere hiztegian:

Motz urdina, mutz urdina: fille qui viellit, sans etre mariée.

Neskazaharra bada ere bere adierarik hedatuena, aurpegi ozpinduko emakumeei ere esaten zaie.

Begira dezagun hitza beste talaia batetik: motza alu bada, eta urdina, berriz, biloaz ari garelarik, zahardadearen seinale, mutxurdina bagenuke aktibitate sexualaren azkenean dagoen emakumea ere. Neskazaharrari ere horixe suposatu izan zaio: ez duela aktibitate sexualik izan. 

Anjel Lertxundi

«Mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi», Letrak kalekantoitik, Alberdania, 1996

Irudia: Telesforo de Monzonek sortu zuen eta Mikel Laboak kanta bihurtu zuen Haize hegoa gau epela doinuaren partitura. Bertsozale Elkartearen Datu basea