Itzul zaitez berriro orduan zinen bezala, bihotza eman nizun hartan bezala

2020-12-28

Jainkosa Garbia, zilarreztatzen dituzuna
antzinako landare sakratu hauek,
itzul gugana zure begitarte ederra,
lainorik gabe, estalgirik gabe,
ema, ema itzazu, oi Jainkosa,
ema itzazu bihotz sutsu hauek,
ema ezazu berriz ere kar ausarta,
barreia lurrean bake hori,
zeruan agintari jarria zenuena.
Ken erritua, eta ken
oihan sakratutik profanoak.
Numen gaitzitu eta mutiriak
erromatarren odola galdegindakoan,
druiden santutegitik, nire ahotsa
burrunbatuko da.
Jaitsiko da, zeha niro
(baina bihotzak jakin ez zehatzen).
Oi, eder hori itzul nigana
lehen amodio leialetik,
eta mundu osoaren aitzi
izango natzaizu babes.

Oi Eder hori, itzul enegana
zure oinaztargi baretik,
eta zure baitan bizia,
eta aberria eta zerua ukanen ditut,
Oi itzul zaitez berriro orduan zinen bezala,
bihotza eman nizun hartan bezala,
Oi itzul enegana.

Vincenzo Bellini

«Casta Diva», Norma operako aria, Oskar Aranak euskaratua

Maria Callas Norma opera antzezten Parisen 1964an