«Euskaltzaindian ari garenok —eta nire kasua ikusi besterik ez dago— ez gara euskaraz ondoen dakigunok. Une honetan Euskaltzaindiak badu erronka bat, estandar bat egitea, eta horretarako langileak behar dira, talde jakin batean lan diziplinatua egiteko prest dagoen jendea. Alde horretatik begiratuta, benetan uste dut Txillardegi dela egokiena».
Sarasolaren ustez, hala ere, badu Euskaltzaindiak Txillardegirekiko zor bat: «Ezin da ukatu Txillardegik euskarari eta normalizazioari egindako ekarpen handia». Horregatik, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu behar luke Txillardegi Sarasolaren ustetan. Umorea agertu zuen Sarasolak proposamen horretaz hitz egitean: «Ohorezko euskaltzain izendatuko bagenu, aukera bat emango genioke Txillardegiri nire ustez berak gustora egingo lukeena egin dezan: izendapen horri uko egin. Poz hori zor dio Euskaltzaindiak Txillardegiri».
Ibon Sarasola
Juan Luis Zabalaren «Gu ez ginen behi sakratuak, gixagaixo batzuk baizik» artikulua, Euskaldunon Egunkarian, 1995eko apririlaren 27an