Nere gelako leyotik
dager ortze zati bat
berari zor dizkat nere
oldozkun gozoenak.
Naiz euzkiz jantzita egon,
naiz odeyez izukor,
naiz ilargi geltsuz edo
naiz izarrez dizdikor,
mintzo gozoz poztutzen du
nere gogo gaxua…
¡eta bere mintzo eske
zabaltzen det leyua!
Tene Mujika
«Nere leyua», Miren Itziar’i idazkiak eta olerkiak, Jaungoiko-zale’ren irarkola, 1923
Irudia: La perla, Rizzoli, 2015eko otsailak 10eko Voguen

