Honolulun bizi den iruñear neska hau nik ez dut ezagutzen

2020-09-06

Iruñean sorturiko neska orain Honolulun da
eta laka gorrizko kaiolan gatibu
papagaio azul bat daduka
esmalteko bernizez pindatu dizkio
lumak azulez,
baina mokoa eta oinak horiz
Iruñeko neskak Honolulun
lepo inguruan anemona purpuren txirikorda darama
eta bular opalinoan koral barroko niminoak
eta izterretan deusere ez
(hegazti lumak ez dira ausartzen bere izterrak estaltzera
hain dira finak bere izter finak)
Honolulun bizi den iruñear neska hau
nik ez dut ezagutzen.

Priez toujours pour le pauvre Gaspard
Il n’est pas encore mort ce soir.

Paul Van Ostaijen

«Spleen pour rire», Hezurrezko xirulak, Joseba Sarrionandiak euskaratua, Elkar, 1991

Paul Van Ostaijen poeta. Anbereseko House of Literaturaren bilduma, argazkilari ezezaguna