Ez bakarrik den idazle bikaina izan delako, baita bizitzaren aurrean izan zuen portaera tinkoagatik ere

2020-08-28

Chandler betidanik interesatu zait asko, ez bakarrik den idazle bikaina izan delako, baita bizitzaren aurrean izan zuen ikuspuntu tajuzko eta portaera tinkoagatik ere. «Ez dut idazten diruagatik edota prestigioagatik, maitasun baten eraginez baizik, mundu berezi bati diodan maitasun bitxi eta iraunkor batek bultzata, non ia ahaztuta dauden kulturen hizkuntzan hitz egin eta sotiltasunetan pentsa dezaketen pertsonak bizi diren; mundu horri diodan maitasun bitxi eta iraunkorrak bultzata idazten dut». 

Chandlerren ustez, idazleek mundu bitxi hori zaindu eta gurtu behar lukete eta kritikoek (gaur egun guri, hemen eta orain, harrigarri egingo bazaigu ere) egiari etxe bat eraiki beharko.

Joxemari Iturralde

«Chandler-zale baten oharra», Euskaldunon Egunkarian, 1991ko martxoaren 2an

Irudia: Humphrey Bogart Raymond Chandlerren The Big Sleep filmaren trailerra prestatzen