Nabari da liburuak idazteaz gain liburuen azalak egiten dituzula. Zergatik sentitzen zara azalak egiten idazten baino askoz erosoago?
Ez dakit zehazki. Agian, irudiak gauza asko esaten dituelako, eta esateaz gain iradoki. Irudi bat bakoitzak nahi bezala interpreta dezake, hitzak ez hainbeste. Niretzat hitz batek gauza bat esan nahi du beti. Irudi bat, aldiz, irekiagoa da. Gainera, azal bat egiten dudanean ez naiz ni liburu horren erantzulea, eta idazten dudanean bai. Gogorragoa egiten zait hitzarekin dudan harremana irudiarekin dudana baino. Ikusten badut orain hamar urte egindako azal bat eta ez bazait asko gustatzen tira, baina ikusten badut orain hamar urte idatzi nuen zerbait eta esaten badut «hau dek txarrikeixe!» amorrua ematen dit. Hitza azkenean txiki-txikitatik jaso dugun mundua azaltzeko tresna da, eta barrurago sentitzen dut.
Xabier Gantzarain
Sustrai Colinaren elkarrizketa, Argian, 2008ko azaroaren 16an
