HERRIKO PUTA GUZTIEN TXABOLA

Hiru puttattoak

Intxauspeko alaba zaharrena
gauaz dabil karrikan barrena,
Takoin goraz eta azpiak agiri
puta bat da, beti dago giri,
beti dago giri…

Mundua ezkontzaren barruan eusten dion eta abentura bat nahi duen gizonez beterik dago

Publizitatean 40 urte zituela esaten zuen, eta 45 edukiko zituen, gutxienez, baina ongi eramanda, tailerretik pasatutakoan egindakoaren laguntzarekin, probableki…

Prostitutu batekin etxera etortzen zaizun iturginarekin za­udenean bezala pertsona batekin zaude eta bai prostitutuak bai iturginak, lan asko egiten dute

Zenbat urte dituzu eta zenbatekin hasi zinen prostitu­tuengana joaten?

Berrogeita bost urte ditut eta 2003an egon nintzen lehen aldiz gizon gazte batekin, harekin oheratzeko asmoz ordainduta…

Meretriz hila

Ile horiko eme oparo:
gure gurariz hilik hago.
Hilotza:
ostu dinagu bihotza!…

Etxe aberatseko seme galdua eta Maria Madalenaren seme santua

Tolerantzi-etxe Bateko atarian, Bilboko Cortes karrikan. Emagaldu batzuk ikusten dira, pareten kontrako aulki luze tapizeria oneko batean. Batzuek fumatu egiten dute…

Txitean-pitean, garautxoa laga, eta izterrondotik uzkirainoko tartea milikatzen nion

Bilatu inkontzienteki egiten dugu sarri askotan, memento hartan aldez aurretik aukeratua nuen iragarkietako batera ninderaman-eta begiradak: Teresa y Pepita, maduritas…

Herdoilaren tristeziarekin batera

Herdoilaren tristeziarekin batera,
ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da;
eta bere sabaia laino baso bat,
non bizi den ilargiaren badaezpadako agonia…

Ezin zuen beste norbaitekin bere emagaldua engainatu

Auzoan gora presaka zihoan erlojugilea, hirian errari zebilen azeri eria balitz bezala. Negar egiteko premia nabari zitzaion, baina horretarako, bere emagalduaren besarkada behar zuen…

Prostituzioa

Telefonoz hitz egitean,
beste aldean imajinatzen zaitut,
arkatza atzamar artean,
papera mahai gainean…

Nere herriko puta gaztien txabola

Andre galanta Dubarry
Erregea jauzten sarri
Han edirengo atsegiña ta
aluko zorri ugari…

Ezkonduz gero hasten direla problemak

Ba nik zer nekien hemezortzi urtekin zer zen gizona. «Ezetz» nola esan jakinda, «bai» esanda baino esito gehiago igual gizonezkoekin. Sikolojia piska bat. Denak desberdinak gara eh, baina nik uste, emakumezkoa objeto orain arte bai, baina orain ez eh…

Gaueko izarrek digute begiratzen

Bular arteko bidezidorrera jausi den elur malutak hozkirria eman dio. Hotza. Autorik apenas. Bezero gutxi gaur. Azkenaren haginkada makilatu beharko du. Kitto laneguna…

Sudor de vascos alambradores

Juan Carlos Onettiren esaera hura gogora zait orain, puta usaina adierazteko, sudor de vascos alambradores

Euskera gaixoari, Bartzelona, New York kabaretean

O o o o o! euskera dohatsua
O o o o o! euskera garbia
ai ! Biraorik ez duzun hizkuntza…

Burdela

Burdel euskal hitz bat baldin bada, Larramendik esaten duen gisa, argumenturik gabe gelditzen da Hartzeren kezka…

Portuondoko putak

Alde batetik bestera dabiltza, batela uhin
artean jitoan bezala.
Kai aldeko eta kale mendiko estrata
bezain estuetako andereok lizunak dira…

Etxetik barrabilak aseta eta poltsikoak bero-bero

Bi langileek koadroa leiho aurreko horman zintzilikatu zutenean, Dorianek ateari begiratu zion, eta giltza poltsikoan sartu zuen. Bi gizonengana jiratu zen…

Biximodue etara ein biher, ta bakik…

Zein gixon-tipo ditun atseginago?

Morrozkuek, uletsuek, benetako euskaldunek. Etzekiat ezer kanpotarren kontra, eh!, baina horrek makalauek dozak eta gainera heuron atze erriokin… Bai, leheneukuen modukuek (euskaldun, fededun, txapeldun)…

Ana Luisak puta egiten du lan, emakumezko den aldetik askapenerako lehen pausotzat jotzen bait du berak diruz independientea izatea

Ana Luisak puta egiten du lan. Emakumezko den aldetik askapenerako lehen pausotzat jotzen bait du berak diruz independientea izatea. Ez du edonon iharduten, hala ere, ondo ezagutzen duen geografian baino, Diruaren Bigarren Zirkuluan hain zuzen…

Pigalle

Zohardi zan,
Pigalle-zeruan izarrak
phiztu ziran
—puten sabelean arno beltza botz-kantuz…