Amorante bilduma bat daukat

2021-04-10

Amorante bilduma bat daukat.
aspertzen naizenean nirekin izaten dira,
beste neska batzuekin konpartitzen ditut,
nahi dudanean.
Eta bizilagunek badakite,
eta ez zaie ongi iruditzen,
traizio egiten diet,
ordezkatzen ditut,
baina bakar bat ere ez da konturatu
nire logelaren sabaia
mapa bat dela,
ez lurralde bat.

Castillo Suarez

«Amorante bilduma», Spam poemak, Elkar, 2004

Musukatzeko aholkuak, Life aldizkaria, 1942.