Maitasuna isuririk ahizpa eta biok ohekide bihurtu ginen arratsalde euritsu batean

2024-01-02

Gizonik ez uki!
—ez, ez dut ukituko!

gizonik ez begira!
—ez bizialargun naiz eta

zurea ez den gizonik ez laztandu!
—ez, ez dut laztanduko

zurea ez den gizonarekin ez etxeratu
—ez, ez naiz etxeratuko

gizonekin eskandalarri ez izan!
—ez, ez naiz izango

zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan
—ez, ez naiz izango

gizonik ez maita!
—ez, gizonik ez dut maitako

maitasuna isuririk
ahizpa eta biok
ohekide bihurtu ginen

arratsalde euritsu batean.

Amaia Lasa

Nere paradisuetan, Ediciones Vascas, 1979

Irudia: Poema irudiztatzeko Rosa Valverde Lamsfusek egindako marrazkiaren detailea