Libre egin zuen azken hegaldiak…

Unai Salanueva iruinxeme intsumisoari

Bele bat beste bati zerraion
bala bat beste bati.

Bere burua bota zuen
bururik ez makurtzeko:
libre egin zuen azken hegaldiak…

Argi zuri,
begininian zauri,
lili itzalien orduan.

Arimaren itzalez
zuretzat dut eraikiko
zuretzat bakarrik,
amets dudan altzifrea,
argira doan itzalak
bere itzalean har zaitzan
argi zaitzan….

Ur loak ere
bere igelak amesten ditu.

Lurraren ildo hezean
hazi bat kantari.
Nori…?

Joan Mari Irigoien

Hautsa eta maitemina, Elkar, 1998

Irudia: Unai Salanueva intsumitu iruindarraren errautsen zabaltzea 1997an. Joxe Lacalleren argazkia