David Ben Gurion Israelgo estatuaren jaiotza aldarrikatzen 1948ko maiatzaren 14an. Israelgo Estatuko Prentsa Agentzia

Ben Gurion jauna nazional-sozialista da, ala?

Ben Gurion jauna nazional-sozialista da, ala?

Hurrengo lerroetan dituzuen pasarteak Israelgo lehen ministroa den Ben Gurion Jaunarenak dira; hain zuzen ere L’Arche, Judu Gizarte Funtsa Bateratua delakoaren aldizkari frantsesean argitaratuak, 1963ko agorrila-urria arteko alean, 32-33. orrialdeetan. Alta, balios iritzi diogu delako idatziaren zenbait lagin hona ekartzeari. Ez da bretoieraz idatzia den aldizkariren batean haren izena ikusten dugun lehen aldia, esan behar delarik harenak irakurtzeko aukera izan dugun guztietan erabat zentzukoak iruditu zaizkigula. Oraingo honetan ere harekin bat gatozela esan behar diogu… eta espero bretoi guztiok ere harekin bat etorriko zaretela.

A.S. [Ar Stourmer]

«Gola (sakabanaturik) deritzon egoeran diren juduak ez dira bizi Goym (ez-juduak) esaten zaizkienak bezala. Azkenok zenbait arlotan ekiteko eta beste zenbaitetan ez ekiteko ohitura dute, eta halaxe aparteko lanbideetan jarduten dute. Guk hemen (Israelen) hor zehar Goymek egiten dituztenak ere egin behar ditugu; dena geuk egin, eta dena geure eskuekin. Israelen zuhaitzak juduak dira, juduak dira bideak, trenak juduak dira… Gola delakoan bizi zaretenok, horretan nola ere asimilatuak zareten, ez da hor judutik anitz, ez eta judu bakarra ere Goymek egiten dutena egitea daukanik. Golan ordea juduak judu legez bizi dira, bizi diren herrialdeko beste biztanleetatik bereziturik».

«Bere herrialdean juduak eragin geroz eta handiagoa izaten ari direla ikusten duten Goymak ez dira denak antisemitak. Horien larrupean sartzen ahalegintzen naiz. Uste al duzue akaso herrialde txiki honetako lehen ministroa naizen aldetik ados egon naitekeenik Israelgo etniak uko egitearekin gutxiengo jakin bati, eman dezagun populazioaren % 10 edo % 5 bati, lan jakin batzuetan jarduteari? Estatuak jartzen dizkien eginbeharretako batzuekin bat ez etortzearekin edota jendeok zuhaitzak landatzen, bideak egiten eta abarretan ari diren jendeen artean ez izatearekin, bat nentorkeenik?».

«Israelen etorkizuna, gure etnia osoarena bezala, gizon juduaren eta gure etniaren sorburua eta sehaska dugun Israelgo lurraren arteko uztarduran datza. Uztardura hori hautatze zuzen bi egitetik dator: batetik, ikastetik, hots, erdi-erdian “Liburuen Liburua” duen horren ezagutzatik; bestetik, gure historiako muturreko aro biak, hots, sorrera eta etorkizuna, elkarrekin lotzen dituen Israelgo lurrarekin bat egiteko gogotik. Lokarri hori tenkatzeak, juduen etniari horrexek beste ezerk ez dizkio emango asimilazioaren arriskuari aurre egiteko borondatea eta ahalmena, mundu osoan judutasunaren esentzia osoa eta bateratua bermatzeko gaitasuna eta, era berean, Israelgo Estatuaren garapena eta puxantza berrindartzeko aukera».

Hitz zuzenak, zuhurrak, ez al da hala? Zorionekoak gu, bada, gure garaiko juduen artean ospetsuena denaren hitzok aditzerik izan dugulako, zeren eta zer izan zitekeen bestela Adolf Hitler bezalako higuingarri batek esanak izan balira, zer garrasi eta zer zalaparta, ene maiteok! Gure herriari begira biko ikasgaia dugu horretatik ateratzen:

Hasteko, juduen lehen ministroak berak aitortu du sakabanaturik bizi diren juduak ez direla besterik tokian tokiko egiazko jendeei odola eta haragia xurgatuz bizi diren bizkarkinak baizik. Hots, Israeleko estatutik kanporatuak izango liratekeen jendeen ildokoak.

Bigarrenik, nazio berri orok bere tradizioan sakonen erroturik daukan horrexetan oinarritu beharra daukala: juduek Biblia, guk beraz gure zeltar kultura; eta munduan ezarri gaituen lurraldearen bat egiteko gogoa. Gure Herrira itzultzea eta hartan lan egitea, atzerrian ikasi dugunaz aberastuz, berriz izan dadin aspaldi batean izan zen bezain loriatsu; horra goi-ikasgai bat gu guztiontzat, bretoi erbesteratuontzat. Gola delakoan ghettoetan diren juduen antzekoak gara. Haiek beraiek behiala esaten zuten bezalaxe: HELDU DEN URTEAN BRETAINIAN!  

Hala bedi eta bedi halaxe ongi!

Jon Mirande
«Ha kenelwerinleour eo an ao Ben Gurion?»
Ar Stourmer, 1964. urtea, martxoa, 9. zenbakia, 41 or.
Edorta Jimenezek frantsesetik euskarara itzulia.

 

Padrig an Habask itzultzaile bretoiaren oharra:
Badira hiztegietan ikusi ez ditudan hitz bi.
Yuzeviegezh, hau da, judua izatearen egitatea; «judu esentzia» jarri dut (judutasunaren esentzia).
Hevezet, hautazko hitza dena; bezet «izan bedi» liteke, kasu batzuetan, hala nola evel-se bezet graet! esaten denean. Hevezet aldiz esbastika esan nahi duen hevoud hitzarekin hitz jokoa izan liteke. Hevoud hitzaren adierak anitzak dira; esaterako, ontsa izan, aldeberdineko gurutzea, bozkarioa eta esbastika. Hevezet aginterazko hirugarren pertsonaren singularra da. Horren esanguraz ez nago ziur.

Mikel Soto

«Borroka galdu dut, baina zu ere kolpatua zoaz»

Sionismoaren azterketa historiko politiko bat Finkelstein edo Papperen erara

Artikulu hau, David Ben Gurion politikari israedarra jo-puntuan hartuta, Mirandek sionismoari egindako kritika da, faxismoaren erretorika antisemita eta arrazista zakarraz burutua. 

Baina Miranderen nazional sozialismoaz, arrazismoaz eta antisemitismoaz hitz egin dugu «Dogma berriak» artikuluaren analisian, baita «Begiratu bat Francoren Espainia»ren analisian ere, «Iudaica»ren kontura… Beraz, berriro kontuoi atzera berriz bueltaka hasi baino, beharbada hobe da sionismoari kritika propio bat egitea, ze ondoriora heltzen garen ikusteko.

Hala, bada, saiatuko naiz historia eta politika nahastuz kritika egiten, Norman Finkelstein edo Ilan Pappe bezalako intelektual juduek egin zezaketenaren antzekoa, edo pixka bat epelagoa, azken finean, norberak bere etxea eta etxekoak kritikatzen duenean zilegitasun handiagoz egiten du hori zorrotz. 

Jakina denez, sionismoa ideologia edo mugimendu nazionalista bat da, XIX. mendearen amaieran sortua eta, bere oinarrien arabera, Palestina nazio juduaren aberri historikoa da; erromatarrek kanporatuz geroztik, juduek Palestinara itzultzeko eta lurralde hori erreklamatzeko eskubidea dute.

Esan bezala, sionismoa XIX. mendetik existitu arren, 1940ko hamarkadan hartzen du indarra, batez ere Bigarren Mundu Gerraz geroztik. Hamarkada horretatik aurrera, besteak beste David Ben Gurion buru duen sionismoak Palestinaren zati batean Estatu sionistaren sorrera beharrezkotzat jotzen du, azken helburua lurralde osoa konkistatzea bada ere, hori lortu ahal izan arteko indar militar nahikoa metatzeko ezinbesteko bitartekoa dela uste du. Ben Gurion politika horren bultzatzaile argienetako bat da, ez baitzuen inoiz ezkutatu 1947an onartu zuen bi estatu sortzeko eta palestinarrekin lurra banatzeko «partizio plana» onartzea maniobra taktiko gisa baino onartu zuela, bere benetako helburua –Palestinako lurralde osoa– lortzeko urrats gisa, alegia.

Politika hori arrakastatsua suertatzen da eta, 1948an, Isralego estatua sortzen dute eta bere lehen presidentea David Ben Gurion bera da. Hark irakurri zuen independentzia aldarrikapenak esplizitoki azpimarratzen zuen ez zela Israelgo Estatua soilik aldarrikatzen ari zena, baizik eta Israelgo lurraldean estatu judu bat, hau da, «juduek juduentzat gobernatutako estatu bat» sortzen ari zela, jatorri poloniarreko politikari honek ezagun egin zuen esaldiarekin esateko. 

Ze lurralde zeuzkan estatu horrek? 1948an, Israelek konkistatu zituen lurraldeetatik ia milioi bat palestinar kanporatu zituen eta hastapeneko planaren arabera NBEk Israelgo estatuari onartutako lurrak baino % 50a gehiago zeuzkan, Palestina historiko osoaren % 55a, hain zuzen ere. 1948ko gerra amaitu zenerako, Israelek Palestina historikoaren % 78 zeukan bere menpe. 

1967an, Sei egunetako gudan, Israeli 1948ko gerran hasitako prozesua burutzeko aukera sortu zitzaion, Palestina osoa kolonizatzekoa eta, Ben Gurionek, beste hainbat israledarrekin batera, ez zuen inolako zalantzarik izan egin beharrekoaz. Geroztik, Israelek etengabe okupatu eta usurpatu ditu palestinarren lurrak (lurren konfiskazioa, kolonien sorrera, lurren isolatzea, bantustanen sorrera, asentasmendu politika, eta abar). Politika hauek NBEen akordioak eta ebazpenak urratzen dituzte, baina Israelgo estatuak kide boteretsuak dauzka nazioartean eta entzungor egiten die nazioarteko lege eta akordioei. Nazionalismoa, militarismoa eta sekurokrazia nahasten duen diskurtso batekin, estatu guztiek egiten dutena baina inor onartzera ausartzen ez dena legeztatzera ausartu da Israelgo estatua: tortura. 

Palestinarrak ihesi doaz 1948ko Nakba edo Hondamendian. Argazkia Palestine Remenbered

Albert Einsteinen gutuna Shepard Rifkin buru sionistari 1948ko apirilaren 10ean

Monty Phytoneko Eric Idle judu naziaz mozorrotuta Life of Brian filmetik ezabatutako eszenan

Etengabeko gatazka egoera honek Israelgo gizartean ondorio batzuk izan ditu, baina gerra egoerak izan dezakeen eragina gutxietsi gabe, ikusi dugun Israelen sorreran dauden printzipioetatik eratorri dela egun nagusi den politika sionista. Sionismoak hainbat alderditan izaera laikoa izan arren, juduen erlijio-nortasunaren mende dago izatez, eta bere baitako korronte ultraortodoxoek ideologia orokorraren norabidea finkatu eta blindatzeko ahalmen aparta erakutsi dute (laborismoaren eta ezkerreko sionismoaren zatiketa eta garapenaren azterketak analisi xume hau gainditzen du).

Hala, estatu sionistan, judutartasuna erlijiosoa eta antidemokratikoa baino ezin da izan, baita herritar juduentzat ere. Izan ere, Ben Gurionek berak burututako Israelgo estatuaren independentzia aldarrikapenetik bertatik, diskurtsiboki nazioaren eta erlijioaren baliokidetasunaren tesi sionista onartu egin da (Israelen eta, bloke sobietikoaren erorketaz eta Irailak 11ko atentatuez geroztik, nazioarteko politikan ere bai, maila handi batean). 

Nortasun kolektiboa nazionala erlijio juduan ainguratuta dauden termino, balio eta sinboloen arabera eraiki da. Zentzu horretan, Israelen herritartasun osorako eskubidea Toratik eratorria den Halatxak finkatzen du. Halatxaren arabera, juduak dira ama juduen seme-alabak edo judaismora bihurtu direnak. Estatuko kide izateko judutartasuna ezinbestekotzat jotzen duen gizarte batean, gutxiengo palestinarra de facto herritartasunetik kanpo dago –gizarte horren %20 arabiarra den arren–.

Estatuaren izaera sionista hori ziurtatzeko Israelgo estatuaren hasierako urteetan, besteak beste, David Ben Gurionen gidaritzapean, Israelgo hainbat «lege nagusi» onartu ziren. Itzulera Legeak dio atzerriko juduak Israelgo herritar bihur daitezkeela, baina beren antzinako lurretatik kanporatuak izan ziren palestinarrak, aldiz, ez. 1952ko Herritartasun Legeak Israelen bizi diren palestinarren bigarren mailako herritartasuna ezartzen du; 2003ko uztailean, esate baterako, palestinarrei espresuki israeldar batekin ezkontzen badira Israelen bizitzeko edo israelgo herritartasuna izateko eskubidea ukatzen zitzaien –ez beste herrialde batzuetakoei–. Azkenik, Israelgo Lurren Legeak debekatu egiten du edozein estatu-lurren transferentzia edo salmenta, hau da, praktikan lurraren salerosketa oro debekatzen du, estatuko lurrak lur guztien % 93 baitira.

Hala, bada, iraganean eta gaur egun juduen kontrako erasokortasuna bultzatu eta haien sortzezko gaiztakeria aldarrikatzen duen antisemitismoa arbuiatzen den bezala, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren dozenaka printzipio eta nazioarteko erabaki eta legediak urratzen dituen sionismoa den ideologia ultranazionalista erlijioso antidemokratiko honen kontra egon behar da antiarrazista, antikolonialista, demokrata, laikoa edo, oro har, tolerantea den pertsona oro.

Ala ez?

Monty Phytonek atzera egiten duen lekuan, Mirandek abante

  1. hamarkadan, Holokaustoaren ondotik eta Guda Hotzaren goren puntuan, Mendebaldean ez zegoen sionismoa kritikatzera ausartzen zen jende gehiegi. Euskal Herrian ezta ere. Hain zuzen ere, Gabriel Arestik Jose Irazuri (Bernardo Atxaga) idazten dion gutunean, Jon Miranderen berri ematen duena, hauxe dio Arestik: 

«Zazpi egunetako gerran euskaldun guztiak zeuden israeldarren alde. Ni palestinoen aldekoa nintzela euskaldun gaiztoa omen nintzen. Anti-semita deitzen zidaten.

Udazken hartan Lamentazioetako Murruaren aurrean zegoen kazbah palestinoa israeldarrek destruitu zuten bere buldozerrekin. Baina etxeak ez zituzten desokupatu. Beraz berdin joan ziren bertederoetara etxeetako paretak, nola zartaginak, lapikoak, umeak, gizonak eta andre ernariak» Bernardo Atxagari gutuna, Gabriel Aresti: biografia. Angel Zelaieta, Susa, 2000).

Ez zen erraza sionismoaren kontra ezer esatea Gabriel Aresti eta Jon Mirande antisemita ziren garai hartan… Miranderen artikulu honetan ikusten dugun bezala, sionismo horrek bere diskurtsoan Testamentu Zaharreko terminoak erabili arren; goygoyam, pluralean– hebraieratik transliteratutako hitza da, eta hitzez hitz «nazioa» esan nahi du, jentilei erreferentzia eginez, juduen herria osatzen ez duten pertsona guztiak baitira. Gola ere hebraieratik datorren hitza da, Testamentu Zaharrean dagoena ere, eta sakabanatutako juduei erreferentzia egiten die, itzultzeko kemenean indar eginez.

Edo sionismo horrek «zuhaitz bide eta tren juduei» buruz hitz egin arren; edo «juduak judu legez bizi behar direla» aldarrikatu arren; edo «judutasunaren esentzia Israelgo Estatuaren garapenari lotu arren» edo beste batzuoi debekatuak zaizkigun «etnia» bezalako hitzak naturaltasunez erabili arren.

Hala ere, sionismoak bere ideologiaren oinarrian duen estatua lortzeko erabiltzen zituen metodo terroristak kritikatzen zituenik bazegoen, baita juduen artean ere, baita Holokaustoaren berria hedatzen zegoen unean ere. Horren froga da Albert Einsteinen gutuna Shepard Rifkin sionistari 1948ko apirilaren 10ean: 

«Jaun agurgarria:

Benetako hondamendi erreal eta azkeneko bat gure gainean erortzen denean, horren arduradun nagusia bretainia Handia izango da eta bigarren arduraduna gure artetik sortutako erakunde terroristak. Ez litzaidake gustatuko inor jende kriminal eta gezurti horrekin bat eginda ikustea.

Zurea,

Albert Einstein».

Sionismoari kritika zaila izan da, XX. mendean hain kalte larriak ekarri zituen antisemitismoa hauspotzearen beldurrak  esplikatzen du, maila handi batean, zergatik izan den eta den oraindik ere hain zaila sionismoari kritika egitea eta zergatik ausartak diren askok atzera egin dut eta egiten dute.

Monty Phytonen Life of Brian filma deskatxarrantea da, zentzu askotan, eta kritika gupidagaben dio erlijioari, ezkerrari, feminismoari, antikolonialismoari… umore ingeles benetan zorrotz batetik, ia den-dena du jo-puntu. Dena ez, ordea. Monty Phytoneko kideek ezabatzea erabaki zuten eszena bakarra edo bakarrenetarikoa Eric Idlek antzezten zuen Ottorena da. Otto eskuadroi nazi-juduaren burua da, bigote faxista bat daramana, agur faxista egiten duena eta, zalantzarik balego, kaskoan Daviden izar judua svastika batekin konbinatzen duena eta puruak ez diren judu guztiekin akabatuko duen liderraren bila dabil. 

Bada, bistan denez, Monty Phytondarrak atzera egiten duten lekuan, Mirandek beti aurrera egiten du. Horretarako darabilen «iraultza kontserbakorraren» diskurtsoa eta erretolika arrazista eta antisemita zakarrak atzeraka eragiten du beti, baina matrailezurrera zuzendutako zuzeneko kolpe batekin hasten den borrokan («Ben Gurion jauna nazional-sozialista da, ala?»), inbariableki ezarritako ordenaren kontraesanak azaleratzen ezin abilagoa da. Galtzera kondenatuta dagoela jakin arren, kolpatuta baina beti uzten du ring-a irribarre batekin, etsaiak sakratutzat duen zerbaitetaz trufatzen («Heldu den urtean Bretainian!»), «borroka galdu dut, baina zu ere kolpatua zoaz» esan nahiko balu bezala.

Luis Mari Mujikak ezin argiago eta zuzenago azaltzen duen bezala: «Ironia, oso maiz, “ezinaren” estalketa da. Ironiaz etsaia kontraesanean ala lotsan erorarazi dai­teke. Gure etsaia, gehienean, bloke handitan babesten den horie­takoa da, hots, Espainiako eta Frantziako kultura “handian” ba­besten den tipoa. Gu euskaldunok, berriz, “ezinahalean”, gure “nolahala” hertsian defenditzen ari gara. Desproportzioak handiak di­ra… Hau egoera sozio politikoari badagokio, beste harremanetan ere euskaldunak ironiarako joera berezia du. Ironia irtenbide mal­tzur bat da» (Luis Mari Mujika, Mirande-ren poesigintza: Bizitza, ideologia, eraginak, alde tematikoak I. alea, Haramburu, Donostia, 1984. 158. or).

2022ko abenduan

Est-ce que monsieur Ben Gurion est national-socialiste?

Les passages que l’on trouvera ci-dessous sont tirés d’un article écrit par Monsieur Ben Gurion, premier ministre d’Israël, pour le journal français L’Arche, le journal du Fond Social Juif Unifié, août-septembre 1963, pp. 32-33. Il nous parait utile de les traduire ici : ce n’est pas la première fois que l’on voit dans une revue de langue bretonne le nom de Monsieur Ben Gurion, et chaque fois ce que nous avons pu lire sous sa signature était extrêmement sensé. Aujourd’hui encore nous pouvons dire que nous sommes complètement d’accord avec lui… et espérer que tous les Bretons seront également d’accord avec lui.

A.S.

«Gola (dispersion) les Juifs ne vivent pas comme les Goym (non-juifs). Ils ont l’habitude de faire certaines choses, et de ne pas faire certaines autres, et ils exercent des métiers à part. Ici (en Israël) nous devons faire tout ce qui est fait ailleurs par les Goym, faire tout, et tout de nos mains. En Israël, les arbres sont juifs, les routes sont juives, les trains sont juifs… Quelle que soit votre assimilation dans la Gola, il n’y a guère de Juif, ni même aucun Juif, pour faire ce que font les Goym… Dans la Gola les Juifs vivent comme des Juifs, à part des autres habitants de leur pays».

«Tous les Goym qui s’inquiètent de voir les Juifs venir prendre une trop grande influence dans leur pays ne sont pas anti-sémites. J’essaie de me mettre à leur place. Comme Premier Ministre de ce petit pays est-ce que vous croyez que je puisse être d’accord que soit accepté par l’ethnie d’Israël de voir une minorité, mettons 5 ou 10 % de la population, refuser certains travaux ou certaines allégeances de l’Etat, et que ces gens-là ne soient pas parmi les gens qui plantent les arbres, qui construisent les routes, etc. ?». 

«L’avenir d’Israël, comme celui de notre ethnie toute entière, doit être basé sur le lien individuel cousu entre l’homme juif et la terre d’Israël, source de notre ethnie, berceau de son message historique. Ce lien vient de deux vrais choix : l’étude, la connaissance de la Culture juive, au coeur de laquelle on trouve “Le Livre des Livres”, et la volonté de s’unir à la terre d’Israël qui relie entre elles les deux époques extrêmes de notre histoire : la naissance de la Nation et son avenir. Seul resserrer ce lien double donnera à l’ethnie des Juifs la volonté et le pouvoir de lutter contre le danger de l’assimilation, d’assurer l’unité et l’intégrité de l’essence juive dans le monde entier, et de renforcer le développement et la puissance de l’Etat d’Israël».

*

Voila des paroles justes et sages, n’est-ce pas ? Bienheureux sommes-nous de les avoir vues prononcer par le plus illustre  des Juifs de notre temps car, si elles avaient été prononcées par un homme exécrable comme Adolf Hitler, que de hurlements et de vacarme, mes chers gens ! Nous pouvons en tirer une leçon double pour notre pays :

D’abord, le premier-ministre des Juifs a reconnu que les Juifs qui vivent dans la dispersion ne sont que des parasites qui vivent en suçant le sang et la chair des vrais gens du pays, le genre de personnes qui seraient expulsées de l’Etat d’Israël lui-même.

Deuxièment, qu’une nouvelle nation doit être fondée sur ce qu’il y a de plus profond dans sa tradition : la Bible pour les Juifs, notre culture celtique pour nous donc ; et la volonté de s’unir à la terre qui nous a  mis au monde, une haute leçon que celle-là pour nous tous, Bretons exilés, dont le souci quotidien doit être de revenir au Pays, de lui apporter ce que nous avons appris de l’étranger à l’étranger, et de travailler pour la reconstruire aussi glorieuse qu’elle fut autrefois. Nous sommes semblables aux Juifs des ghettos de la Gola. C’est à nous de dire comme ils le disaient eux-mêmes autrefois : A L’AN PROCHAIN EN BRETAGNE !

Qu’il en soit et qu’il en soit bien ainsi !

Jon Mirande
«Ha kenelwerinleour eo an ao Ben Gurion?»
Ar Stourmer, 1964. urtea, martxoa, 9. zenbakia, 41 or.
Padrig an Habaskek bretoieratik frantsesera itzulia.

 

Note du Padrig an Habask traducteur en français:
Il ya deux mots que je n’ai pas trouvés dans les dictionnaires.
Yuzeviegezh, ce qui constitue le fait d’être juif, j’ai mis l’essence juive
Hevezet, verbe à l’optatif, bezet signifie «que soit», par exemple «evel-se bezet graet !», ainsi soit-il ! Hevezet en revanche ? Peut-être un jeu de mot avec hevoud, croix gammée. Le mot hevoud peut signifier bien-être, croix gammée, euphorie, svastika. Hevezet est un impératif troisième personne du singulier. Je ne suis pas sur du sens.

David Ben Gurion Armada Britainiarreko Legio Juduan boluntario 1918an