Zaldiaren adoratzaileak

Pablo Picasso Guernicaren aurrean 1937ko uztailaren 12an, koadroa aurrenekoz erakutsi zenean Parisko Nazioarteko Erakusketaren Espainiako pabilioian. David Seymourren irudia

Tribu arraroa da geurea
garai eta leku berean bizi garen arren
espazio eta denbora ezberdinak konpartitzen ditugu
norbere eskubideari zalantza dagokio
autodeterminazioari sinadura
bertatik urrunduko gaituen
itzulera gabeko bidai txartela dagokigu guri
gure maitakeriak iraungo badu
Iheserako marraztu zuen Picassok
zaldiaren irrintzia eta tribu garelako
ez du inork koadrotik aldegin
horregatik da zuri-beltza margoa
Krimen xumea onartzen da geurean
euskaraz ez mintzatzearena
edo auzoko kanpotarrari agurra erretiratzearena
eskas zaigu aldarrikapenaren iturriko ura
goizez garbitzen diren gaueko pintadak lakoa
beldurra hitz ororen sinonimoa
giza hezurrak haragiaren prezio berean saltzen ditugu
edo garestiago
batzuetan merkeegi 
Tribu arraroa de geurea
sakratua eta oroimendekatzekoa
geurean hilek ez dute aspertzeko betarik
  hilek       bakerik
  biziek      bakerik

Asier Serrano

Picassoren zaldia, Elkar, 2007

Guernica, Pablo Picasso, 1937. Liho eta yutezko oihal gaineko pintura,  349,3×776,6

Gernika, Jose Luis Zumeta, 1999. Oihal gaineko oleo pintura, 350×780