Paulino Uzkudun ez zihoan falangisten alkandora urdina jantzita
Isidoro Gaztañagak hilabeteak zeramatzan Floridan, Estatu Batuetan, instalatuta. Bere herritik iristen zitzaizkion albisteak ezin txarragoak ziren, eta, pixkanaka-pixkanaka, ekin zion okerrena imajinatzeari. Okerrena berarentzat zen, gerra bilakatu zen desastreaz aparte, jakitea guztiz ezinezkoa izango zitzaiola etxera itzultzea familiarekin elkartzeko. Ideia anker hori onartuz joan behar izan zuen. Urte hasieratik udara arte, Gaztañagak bost konbate jokatu zituen, Floridatik atera gabe, eta bostetik bostak irabazi zituen;
Ekain horretan bertan Paulino Uzkudun ostera ere Sevillan zegoen. Orain ez zihoan falangisten alkandora urdina jantzita, galtza motzetan igo baitzen ring baten gainera, miresleen txalo beroen arten. Boxeo erakustaldi bat ospatzen ari ziren tropa nazionalen alde.
Joxemari Iturralde
Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Pamiela, 2015

