Nazionalek fusilatu zuten «basque guide» hori Esteban Urkiaga zen, Lauaxeta
Herbert R. Southworthen La destrucción de Guernica liburuaz Hugh Thomasek argitaratu zuen iruzkin luzean (Times Literary Supplement, 1975), Gernikari buruzko egia kontatzerakoan atzerritar kazetariek izandako arazoak aipatzen ditu historialariak, eta honela amaitzen du:
Possibly they were intimidated: another French journalist, Georges Berniard, of Le Petit Gironde of Bordeaux, was captured by Nationalist forces in Guernica when they entered and narrowly escaped being shot as a spy (His basque guide was shot).
Horra, bada, nazionalek fusilatu zuten «basque guide» hori Esteban Urkiaga zen, Lauaxeta, XX. mendeko idazlerik nagusienetakoa. Exekuzioa 1937ko ekainaren 25eko egunsentian burutu zen.
Bernardo Atxaga
Markak: Gernika 1937, Pamiela, 2007

