Maite Puñal Donibanen

Espainiar polizia Iruñeko Jarauta kalean 6 Jarauta Kalean 1996ko abenduaren 6an. Joxe Lacalleren argazkia

Maitasunez, errespetuz
eta berak zekien bezala koleratuko zen itxaropenez,
Gabriel Aresti Segurolari,
gure literaturaren sua piztu zuen gizonari

Jarraitxuen ama urrikariek
bakea dute merezi
bihotz-ikara izugarrian
dardaraz baitira bizi.
Jarraitxuen amek
asko sufritzen dute.
Andre hauen bihotzean
kabitzen da
munduko min guztia.
Aitak
Faltzeseko kaminoetan
hil zizkieten.
Ahizpak
Herreratik Landetara
ibili zaizkie sasian.
Eta orain
seme-alabak
gauez atrapatzen dizkiete
astelehenetan.
Jarraitxuen amek
asko sufritzen dute
semeek bankuak erretzen dituztenean
eta batez ere
semeak atxilotzen dizkietenean.
Hainbeste ostia, alu eta potro…
Herri puta honi
su ematea
tokatu zaigu.

Mikel Soto

«Maite Puñal Donibanen», Suak pizten direnean, Elkar, 2020

Kontzertua Barañaingo polikiroldegian 1990eko hamarkadaren erdialdean. Goiko ilaran, eskuinetik lehena, Maite Puñalen semea, Eneko Olza Puñal preso ohia, jarraian, Ibai Aiensa Laborda presoa eta Aurken Sola Campillo presoa. Behean, ezkerretik Mikel Soto preso ohia eta erdian Jorge Txokarro Txibi preso ohia

Gazteak Espainiako poliziaren kontra borrokan Jarauta kalean 1990eko hamarkadaren erdialdean. Clemente Bernarden argazkia