Liburua papagorri bailitzen kainoikatuko duela abisatu zidan kritikoari
Joserrari, liburu honen proiektua paperontzira botatzeko aholkua eman zidalako.
Mikeli, Iehen borradorearen hiru orri hartu eta, enplegu eman ondoren, komuneko zulo zirimolara bota zituelako.
Maiteri, eskuizkribua irakurtzen seko loak harturik geratu eta, zurrunka, buruarekin baietz baietz lez adierazi zidalako.
Aitorri, lehen makinaizkribuaren lerro bat ere irakurri gabe ene nobela berria ‘oso interesgarria’ zela eta elaberriak egiten jarraitzeko animoak eman zizkidalako.
lñakiri, irakurtzeko utzi nion kopia, mozkortu eta, tabeman galdu zuela damuturik eta ia negarrez aitortu zidalako.
Izkiriatzea berehala uzten ez banuen utzi eginen ninduela esan zidan ene neskalagunari. Liburua bukatutzat berehala abandonatu arren, iadanik han ez zegoena eta berriro aurkitu ez dudana.
Ene ipuinak, azterketa konplexuen arauera, nominalistak suertatzen direla eta liburua papagorri bailitzen kainoikatuko duela abisatu zidan kritikoari.
Beraz, liburu hau izkiriatzen lagundu didatenei.
Joseba Sarrionandia
Han izanik, hona naiz, Elkar, 1992
Mikel Antza eta Joseba Sarrionandia Martutenen
