Hil da Gabriel Aresti,
borrokari ta amesti
Gabriel Aresti soldaduska egiten Garellanoko koartelean 1954an. Aresti-Esteban sendiaren funtsarena da argazkia, Jon Kortazarren El poeta Gabriel Aresti liburutik hartua
Hil da Gabriel Aresti,
borrokari ta amesti.
Beste mundura ihes egin du
bere mailu eta guzti.
Eskuan mailu berria
landu nahiaz Harria,
Kantauriako itxas ertzean
gure asabek jarria.
Trumoi eta hodei beltzak.
Nun dira jolas ta dantzak?
Zizel ta mailuz landu beharra
Harri zaharraren ertzak.
Egun sentian zotinak
zurrunbiloan sorginak.
Goizean goizik mailu hotsa
du Aresti gure harginak.
Hargintzan ofizioa
harrizko afizioa,
Harri landutan egin nahirik
Euskaldun Palazioa.
Gaur lehertu da lanean,
Herriaren barrenean,
Euskal Harria borobiltzeko
enpeinu ta afanean.
Hil da Gabriel Aresti,
borrokari ta amesti,
bere lurrean bizi ezinik,
mingots, garratz eta ezti.
Abel Muniategi
«Hil da», Agiriak: Euskal poetak eta artistak G. Aresti-ren omenez, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

