Harrizko zaldi hau, euskal hiri, Euskal Herri… Esan, zer daukazu sabelean?

Gabriel Aresti eta Meli Esteban Arraiz mendian 1958. urtean. Aresti-Esteban sendiaren funtsa, Jon Kortazarren El poeta Gabriel Aresti liburutik hartua

Harrizko zaldi hau,
euskal hiri, Euskal Herri…
Esan, zer daukazu sabelean? 

Harrizko zaldi hau,
esan, zenbatean saltzen dituzu,
zenbatean Erosten
soldadu eta umeak…? 

Zenbat trosta balio ditu
aitaren etxeak?
Nola defendatu eraikuntza,
nazionala bada,
batez ere, eraikuntza
hitzen bidez ez bada,
nola ordezkatu aitaren etxea
hari telefonikoen zuntza bada
zure bihotza?

Harrizko zaldi hau
label garesti bat da,
besterik ez.

Harrizko zaldi hau
negozio bat da,
zaldun gutxi batzuen eskutan
beti berak.

Harrizko zaldi hau
aspaldi da hila
zaldun berdinen eskutan
abiadura handitan.

Ni ere
izan nintzen behin,
orain urte asko,
herria…

Baina nola maita orain
harrizko zaldi hau?
Ispiluan begiratuta,
denbora gutxian,
zaldia denean
ez taupada, ez arima
ez herria…

Zaldiak akatzen ditugu ba…

Aritz Gorrotxategi

«Zaldiak akatzen ditugu ba…», Zaldi hustuak, Erein, 2007