Halako batean ez hitzean gehiago kexatu

Ramon Saizarbitoria lagunari eskainia dagoen Harrizko herri hau liburuaren eskuizkribua. Aresti-Esteban sendiaren funtsa, Jon Kortazarren El poeta Gabriel Aresti liburutik hartua

Halako batean
ez hitzean gehiago kexatu
deskantsatu egin genian
mementoa desiratzen hasiak geundenok
Serenatu hituan, azkenean, hire aurpegiko ibar gris
atormentatuak. Edozein heriotz okasional, arrunt,
korriente bat erreflejatzen zian ispiluak
eta itzal luzeek zorrozten zitean
perfil hotza.

               Mekanismo hautsi bat
bezala galdu hituan oraindik azken
odol tantak, murmurio lerdo baten haizeak ateak
zabaldu zituanean. Mesanotxe gainean
lenteek bakarrik kontserbatzen ziaten 
hire kristal opakoen
espresio galdua.

Ramon Saizarbitoria

«Honez gero», Agiriak: Euskal poetak eta artistak G. Aresti-ren omenez, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

Gabriel Arestiren hilobia Derioko hilerrian. 2002an Zaldi Erok ateratako argazkia