Gure hiri sakratuaren hilobi ketsuan bildutako arma hiltzaileen frogak

Luftwaffeko pilotuak Espainiako Gerra Zibilaen

GIZADI ZIBILIZATUARI

Euskal Herriak bere hiri maiteenaren hilotza jartzen du zuen begirada errukiorraren aurrean, zuen axolagabetasunak profanatuko ez duelakoan, ziurtzat dugula une tragiko honetan geure haserre noble herbera sentitu eta zuen kontzientziaren sostengu eraginkorra eskainiko diguzuela. Gure atsekabea aski ez balitz bezala, gure seme-alabak geuk hil genituelako akusazio zinikoa jasan beharra daukagu gainera. Ongi dakizue nor izan ziren hiltzaileak: Lusitania hondoratu zutenak, eta Lovainako Unibertsitateari su eman ziotenak. Gure fedea Justiziaren eta Zuzenbidearen printzipio eternoetan —gure Egileak borondate oneko gizon-emakume guztien bihotzetan ezarritako printzipioetan— inoiz baino sendoagoa da gaur. Gizon-emakume horien aurrera dakartzagu gure hiri sakratuaren hilobi ketsuan bildutako arma hiltzaileen frogak. 


Guernica

liburu argitaragabea, Asun Garikano itzultzaile, Bernardo Atxagaren Markak: Gernika 1937 liburuan, Pamiela, 2007

Agirre Lehendakaria eta Euskal Gobernuko beste kideak Picassoren Guernica aurrean