Gernikako sua eraman nahi dut, haren erretzailearen begietaraino

1970eko irailaren 18an Franco Anoetara Nazioarteko Pilota Mundiala ikustera joan zenean Joseba Elosegi Gernikako erreketaren lekuko izandako eusko gudariak bere buruari su eman eta Francoren aurrera bota zuen bere burua helburu argi batekin: “Gernikako sua eraman nahi dut haren erretzailearen begietaraino”. 

Nire lagun maitea,

Europan nagoenez bi letra jartzeko aukera aprobetxatuko dut zure posta-txartela adeitsua erantzuteko.

Zalantzarik ez duzu izanen nire laguntza txikia emango dizudala beti ere nire indarren arabera, aski urriak direnak. Baina gaia gustaten zait eta gainera aparteko lekuko zuzena naizela uste dut, Iturrino kaleko jaunak ere badela dioen bezala. 

Hasi naiz zerbait egiten. Garai hartako prentsa errepasatzen ari naiz orduan buru frankistek esandakoez dokumentatzeko

Datu oso inportante bat falta zait eta jakin nahiko nuke zuk zerbait egin ote dezakezun. Honakoa da: dirudienez, Franco Gernika bisitatu zuen bonbardaketa izan eta egunetara eta diskurtso bat eman zuen. Testua baino diskurtso hori argitaratu zuen aldizkari edo egunkaria zein izan zen jakin nahiko nuke. Zentzu honetan ez nuke nire memoriaren zakutik ezer jarri nahi, zuhurragoa da mugimendu horren prentsaren idazkiak erreproduzitzea. Monzonekin hitz egin dut eta lortzen duzuna hari bidal diezaiokezu, berak  helaraziko dit. 

Beste guztiak berdin jarraitzen du. Ez dago ezer berririk Erreferendumarekin. Gauzak bere alde onetik eta justifikagarritik begiratzeko beti optimista izan naizen honek aurreikusitakoa gertatu da. 

Besarkada estu bat zure lagun zintzo honen partez.

Eskuminak gure lagun komuna den Vitori Echeberriaren partez.

 

Joseba Elosegi

Manuel Irujori gutuna, Biarritzeko Clemenceau kaleko Le Royalti kafetegitik, 1966ko abenduaren 17an, Mikel Sotok euskaratua

Etxamendi eta Larraldek Joseba Elosegiri eskainitako diska