Gernika Euzkadin da baiña Itsasu ere bai

Eusko Gaztedi-Resistencia Vascaren Gudari aldizkariaren 1964ko alearen azala, detailea

1964=Gernika-Itsasu

Halaxe esango da Euzkadi’ko istorian. Aurtengo Aberri-Egunean Gernikan gertatu dena, ezta erraz ahaztutzen den egun bat. Eta egun ixilla izan baitzen, horra hor Itsasun euskaldunak mintzo; eta berdin ere Europa guzitik etorritakoak.

Nabarmen agertu da Euskal Herria bat dela: Iparraldean eta Hegoaldean bat, eta gogo bera duela: BATASUNEAN ASKATASUNA. España aldeko jokabideak maingu agertu dira. Euzkadi bat da Ahuñemendiz bi aldeetan: Gernika Euzkadin da; baiña Itsasu ere bai.

Euskaldunok ezkera ez frantsesak ez españolak: EUSKALDUNAK GERA. Eta zoritxarrez, horrela dela erakutsi behar genuen.

Gernika’ra 40.000 abertzale bildu dira. Hori, halere, eguraldiaren kontra, autobusak eta kotxeak askotan iritxi ez arren, zurrumurru bildurgarriak poliziak barreatu arren, eta abar.

Arrakasta ederra gure etsaiena! Hainbeste urtez españolak gerala esan ondoren, abertzaletasuna hilla zela, t.a., hor gure herria, zutik, gezur horiek siñistu eztituela adierazi nahiz Gernika’ra etorria.

 

ETA

Zutik, 1964ko martxoa

1964ko Aberri Eguna Gernikan. Sabino Arana Fundazioa

Aberri Eguna Itsasun, ezkerrean Telesforo Monzon eta ETA edo Enbatako landatutako Gernikako arbolaren kimuaren aurrean, 1963ko apirilaren 15ean. Bilbao sendiaren funtsa