Geldirik dagoen mundua geldiago, bere bihotza ere halatsu, lurruna leihoetan

Johann Karl August Musäusek 1875.ean marraztutako Heriotzaren dantza makabroa margoaren detailea

 —Aske utziko diagu, ezta?

Angeluko etxe isilean, Moulinaou karrikan, lehen eguna sasian, lehen eguna gauza klandestinoak egiteaz haratago klandestinitate erabatekoan bizitzen, aginduen zain. Gurasoak akorduan, Ana akorduan. Eta zabaltzeko indarrik ere izan ez duen egunkariko azalean ikusi du goizean goiz hildako bahituaren argazkia, sukaldean, gainerako guztiak lo dauden bitartean oraindik etxe hartan. Aparece con un tiro en la nuca el ingeniero… Geldirik dagoen mundua geldiago, bere bihotza ere halatsu, lurruna leihoetan, hegazti bakar baten luma bakar bat ere ez da mugitzen buruan duen El Salvadorreko oihanean. 

 

Harkaitz Cano

«Legis silva», Twist, Susa, 2011

ETA pm-k zabaldutako Angel Berazadi bahituaren argazkia, 1976