Euskera gaixoari, Bartzelona, New York kabaretean

Isturitzetik Tolosan barru azala, detailea

O  o o o o! euskera dohatsua
O o o o o! euskera garbia
ai ! Biraorik ez duzun hizkuntza.
hain zera txukun
hain fiñ eta kutsu-gabea
goragalea ematen didazu
         izan-ta ez zeralako
         ez izan-ta hala zerala esaten dutelako.

biraorik ez bazendu
           zer trixtea izango zinaken
EUSKERA
puta ezpainetan ere erabiltzera iritxiko ez balitz
zer antzu izango zinaken euskaldun. 

eliz-ateen hitsituran bakarrik
mintzatua izan zeran euskera.
euskera kultoa
           euskera akademikoa
praille-zintzilikaioen gisan
lehortu zaituzten hizkuntza.

Joxean Artze

Isturitzetik Tolosan barru, Egilea editore, 1969

Prostituta eta Txuloa irudikatzen duten bi panpin salaketa gisa Effigyn, 11. St. eta 2. Abenida artean, 1988. urtea. Matt Weberren argazkia