Euskalduna Europa’ko txapeldun
Gora ta gora Uzkudun!
Beti izango da Paulino txapeldun.
Astearte gabaz jokatu zuten Barcelona’n Uzkudun’ek eta Spalla’k aspalditxoan euskaldun guziok (bai italiarrak ere) irrikitzen euki gaituan ukabilketa. Burrukaldi ortan erabaki bear zuten Europa’ko txapeldun zein izan, eta guk uste genuen bezela. Uzkudun’ek irabazi du, ta, beraz, bera da gaurtik Europa guziko ukabilkarien txapeIdun. SpaIla’k iru urte t’erdian izan du txapeltza ori: Paulinok zenbat urterako jantzi ote du?
Barcelona’ ko zezen-enparantzan
Iñoiz ezagutu ez dan bezelako zaletasuna sortu izan du ukabilketa onek, eta gabeko bederatzietako asi zan jendea, beribillez, tranbiz eta oñez «Monumental» deritzaion zezen-enparantzara joaten.
Sarbide-txarteI guziak salduak dira, eta azken orduan prezio ikaragarriak eskeintzen dituzte ta alaz ere asko gelditu dira sartu ezinik.
Amarrak baño len, barrengo toki ta bazter guziak bete-betiak daude: 37.000 ikusle sartu dira, ta guziak beren tokietan egokitzeko zuzendariak lana ugari izan dute.
Egunez bezin argi dago, eta ainbat jende ta ainbat apaingarriz ikusgarri agertzen da enparantza guzia.
Spalla ta Uzkudun
Lenbizi Gonzalez eta Marti’k eta gero Paul Fritsch eta Antonio’k ukabilketa politak egin ondoren, amaika t’erdietan agertu zan SpaIla; txalo aundiak entzun dira. Beriala agertu da Uzkudun eta gortutzerañoko txalo ta oiuak sortu dira: ez omen da iñoiz alako txaloketarik entzun.
Gertu dira beriala; agurtu dira hi ukabilkari kementsuak; aurrez-aurre daude; entzun da ezkila-dangada ta asten da
Lenemgo roud (ekiñaldia)
Spalla asi da ematen, bañon Paulino lasai dago ta laister eman dio Spallari tankateko gogor bat. SpalIa maltzurkeriz ari da, Uzkudun’i besotik eldurik.
Uzkudun’ek bigarrenez jotzen du, ta besterik gabe amaitu da lenengo round.
Bigarrena
Uzkudun ezker-eskuiz kementsu ematen asi da. Spalla urreratzen zaio, ta banatzean kolpe bat arpegian eman dio Paulino’ri, sudurretik odola dariola jarririk. Au ikustean, jendea zerbait ikaratu da, bañan Paulino’k laister erakusten du ura etzala ezer, len baño kementsuago ekiñik.
Irugarrena
Ikusgarria. Biyak biziro ta bulartsu. Uzkudun’ek bi okotzeko eman dizka Spalla’ri, kilikoloka sokartera erori-azirik. Spalla’k zakatz jokatzen du, debekatutako kolpeak be-aldera zuzenduaz. Epaikariak oartzen dio Spalla’ri bere gaizki jokatzea.
Ekiñaldi ontan bentaja aundia eraman du Uzkudun’ek.
Laugarren eta boskarrenean Spalla’k Uzkudun’i besotik eltzen dio, eta epaikariak benaz oartzen du.
Seigarrenean ikusleak txoraturik daude. Paulino’k irabaziko duala ezpairik gabe uste dute.
Zazpigarrenean biyak moteltxo; bañan zortzigarrenian Uzkudun zuzpertu da ta ezker-eskuiz gelditu gabe bota du Spalla sokartera. Estu ta larri amaitu du italiarrak ekiñaldi au.
Bederatzigarrenean Spalla’k sudurrean kolpe gogor bat artu du ta amargarrenian boladan sartu zaio Paulino Spalla’ri; au igesika dabíl. bañan Paulino’k arrapatzen du ta bi aldiz sokartera bota du. Paulino’k lasaitasun geixeago izan balu, lurreratu zezakean italiarra ekiñaldi ontan.
Amaikagarrenean Spalla’k maltzurkeriz jotzen du Paulino. Epaikariak minutu bateko deskantsua eman dio Uzkudun’i Spalla’ri bere gaiztakeria oartuaz.
Azkena
Amabigarren ekiñaldian Paulino’k aundiak eman zizkan Spalla’ri, ta ikusle guziak italiarra laister lurrean ikusteko ustez zeuden. Spalla osoro kuzkurtuta igesi ta igesi zebillen, iru minutuak lurrera bañan len igaro zitezen, Onela amaitu zan.
Beriala epaikariak. Uzkudun’ek irabazi zuala adirazi zuan. Europa’ko txapeldun aitorturik.
Euskalduna Europa’ko txapeldun. Gora Uzkudun!
Ar bitza gure zorion-agurrik beroenak.
Patxi Erauskin
Paulino Uzkudunek Europako txapelketa irabazitakoan Zeruko Argian 1926ko maiatzaren 23an.
Antonio Zavalak Patxi Erauskin bertsolaria (1874-1945) liburuan jasoa (Auspoa liburutegiko 130. zenbakia)


