1954eko irailaren 9an Cornuallesko Castle Doren egindako Gorshed zeremonia, berton, Jon Mirande bardo izendatu zuten. Charles Woolf Slide Collection

Er devobis anmarvolobis…

Er devobis anmarvolobis…

Beren arrazaren arimaz jabetzen direnentzat idatzita dago aldizkari hau: guztiz errefusatzen dugu melting pot esaten dioten eredu hori, bai Erromako Elizak, bai Frantziako Errepublikako gobernuak, baita horren kontra dauden eta beren burua anti-faxistatzat duten ezkerreko jendeek ere hainbestetan aldarrikatu duten eredu hori. Juduei, beltzei edo bestelako artropodoei dagokienez, hau diote gure arteko, benetako europarron arteko goxoenek: «Itzul daitezela eurenera eta bertan gera daitezela». Hain goxoak ez direnek, berriz…

Baina bada batzuetan bereizten gaituen zerbait, uste baino garrantzitsuagoa den zerbait, egiazko borrokaren ordu gorena heltzen denean benetako anaien modura eskuz esku borrokatzen utziko ez digun zerbait: erlijioa. Zenbait jende nazionalismo klasikotik etorria, nahiz eta hori baztertu eta gainditu duten poztu egingo litzateke kristautasun eraberritua, adoretsua, indartsua izango bagenu; adibidez, H.S. Chamberlainek amestutakoa. Poztu egingo lirateke, era berean, ahantzi ez dutenak pentsaera hebrearraren herentzia dela kristautasuna, hala nola marxismoa eta Frantziaren edo Estatu Batuen tankerako demokrazia. Taldearen parte batek baino ez baitu europarren gorputzaren, arimaren eta izpirituaren bizia hondatzen, eta hala dirau bi mila urtez geroztik, Ekialdeko jendeak gidaturik. Hortaz, errukirik gabe borrokatu behar dugu horren kontra. Funtsezko egia hori ulertu duten batzuek erlijio* oro baztertzen dute, erabateko materialista egoskortzat dute euren burua, eta poeta eta ameslari irizten diete sinesmen espiritualen bati eusten diotenei. Baina, uste al duzue ameslari hutsak zirela Rhin ibaiaren beste aldean Mendebaldeko balioak salbatzeko boltxebikeen saldo panmaterialisten kontra Gott mit uns borrokatu ziren denek onarturiko kuraiaz borrokatu ere heroi haiek? Uste al duzue gutako gehienontzat pentsamenduaren maisuak izan ziren Friedrich Nietzsche edo Oswald Spengler, adibidez, panmaterialistak zirela, hitz hori erradikal frantsesek ulertzen zuten moduan, hau da, zuek ere, ene arraza eta materialismo kideak, ulertzen duzuen moduan?

Bai, ene lagunak, gure arraza europarren araztasuna defendatzea izan behar dugu borrokaren funtsa, eta, alde horretatik, bat nator demokrata ergelek jende bortitz eta larderiatsuaren «oldarraldia» deitu duten horrekin. Ez duzue erlijioaren garrantzia gutxietsi behar, zeuek sinestunak ez bazarete ere. Ez dut uste aurre egin ahal izango diogunik Erromako Elizari hain baita eraikuntza sendoa (gure arrazako eta gure pentsamenduko kide zenbaiten konplizitatearekin eraikitakoa, egia da), esker on guztien gainetik gertaera orotara egokitzen dakiena ez eta Eliza higanotei ere are juduagoak diren horiek, anglosaxoien arraza handia baita itsasoaz bestaldeko zeltena ere tontotzea lortu duten horiek, baldin eta juduen eraginpean ahulezia moral eta adimenekoan murgilduta bizi diren europar zuriei ezin badiegu, horren trukean, sinesmen berri bat eskaini.

Edo, hobeki esanda, lehenagoko sinesmena itzuli, zeren, Ekialdeko jendeak bere Yahweh ankerraren, gorroto, mendeku eta injustiziako jainko horren uztarri madarikatua gure gainean ezarri baino lehen, gure arbasoek beren jainkoak baitzituzten. Ez zuten haiengan sinesten, behar den moduan; haien arteko onenek, bederen, ez zuten haiengan sinesten (izan ere, zurien artean ere bai baitago gehiengo erdeinagarri bat; nolatan sinets dezake kristau jainkojale batek bere jainko antropomorfiko horretan edota Tronu, Bertute eta Dominazioengan…?**). Baina jakin bazekiten jainko haiek, ematen zitzaien izena edozein zela ere –Dagda, irlandarrek ziotenez; Wodan [Odin] germaniarrek esaten ziotenez; Ortzi, euskaldunek eta nik neuk, etnia horretakoa bainaiz, deitzen diogunez, edo latindarrek, eslaviarrek, finlandiarrek, magyarrek eta beste europarrek erabilitako beste edozein izen–, Jainko bakar baten isla baino ez zirela, bardo bretoi neodruidiko batek dioen moduan, eta Jainko horrek bat egiten duela gure arrazen funts eta inspirazioarekin eta ezin daitekeela alderdi antropologiko eta somatikora murriztu, hori garrantzitsua izan arren.

Benetako europarrak bazarete, ene lagun maiteak, nahi baldin baduzue faxismoaz haratago joan (zeren, lehenik eta behin, metodo bat baita, estatu bati edozein dela ere, «munstro hotzetan hotzena» Nietzscheren esanetan men egitea den heinean, eta hori ez litzatzeke egokia zuentzat), nahi baldin baduzue nazional-sozialismoaren, edo, hobe esanda, nazional-demokraziaren ikuspuntua defendatu, hori baita Europa berpiztu dezakeen bakarra hots, gure xedea, orduan, bada, zuen sinesmena eta erlijioa edozein dela ere (materialismo hutsa ere sinesmena baita), ulertu behar duzue europarren antzineko jainkoak berriro gurtzen dituztenen ikuspuntua, juduen Yahweh hori edo haren antzekoa den semearengana biltzeko gure arbasoek oso aspaldian bazter utzitako jainko haiek gurtzen dituztenen ikuspuntua.

Eta berriz ere borrokaren garaia heltzen denean, izan bedi, baita ere, Dagdaren, Wodanen [Odinen], Ortziren eta gure tribuen jainko guztien «deabruak» esaten die judu zikinak ohore eta ospearen izenean; sutzarretan sakrifikatuak izan bitez, atzera ere, kontinente sakratua oztopatu nahi izan duten arraza lohiak!

Jon Mirande
«Er devobis anmarvolobis…»,
Ar Stourmer, 1962. urtea, 1. zenbakia 8-9 orrialdeak
Bego Montoriok frantsesetik egindako itzulpena

Bego Montorio euskarazko itzultzailearen oharra:
*Begiratu frantseseko itzultzailearen oharra.
**Jatorrizkoak ez du galdera ikurrik, baina nik uste dut behar duela.

Padrig an Habask bretoierazko itzultzailearen oharra:
Eskaneatutako testua ez zen beti ondo irakurtzen ahal, eta ez nago seguru hitz guztiak ondo irakurri ote ditudan…
Jon Mirandek oso ondo baliatzen du bretoiera. Hizkuntza bateratua erabiltzen du, hiztegi oso garbizalearekin eta neologismo ugarirerekin (horietako asko ez dira pasatu, ezta pasatuko ere, bretoiera estandarrera). Religion/religion markatu dudanean, Mirandek erabiltzen dituen bi hitzak gordetzeko izan da: kravez (galesezko crefydd hitzaren mailegu zuzena, eta nire ustez batere beharrezkoa ez dena) eta relijion, bretoieraz erabili ohi den hitza.
Jon Mirande, dudarik gabe, Goulven Pennaod hizkuntzalari bretoiaren ikasle bikaina izan zen!

Mikel Soto

Psikearen arkhetypen bila

Pentsabidearen desarroilatzaile pertsonal baten eraginak

Saiatuko naiz «Er devobis anmarvolobis…» artikulua pixka bat azaltzeko, testuan dauden gaiak nire aurretik aztertu dituzten lagunen lanak erabiltzen haiek azaldutakoa gehiegi lorrindu gabe eta, batez ere, neureak ez diren ideiak neuretzat jo gabe.

Miranderen testua nazional-sozialismoaren edo, hobe esanda, nazional-demokraziaren ikuspuntua defendatuz Europa suspertu nahi duten irakurleei zuzenduta badago ere, saiatuko naiz pentsamendu horren osaketak eta garapenak Euskal Herriarekin dituen loturak azaltzen, guretzat —nazional sozialistak izan gabe ere— interesgarriagoa delakoan. 

Joxe Azurmendik aspaldi azaldu zuen Jon Mirande besteen ideien desarroilatzaile aparta dela, kopiatzailea izan beharrean: «Mirandek berak oso gutxitan aipatzen du iturririk, eta azaltzen dituen ideiak berdin izan litezke Nietzscherenak, baina hark Spengleren bidez jasoak, edo Schopenhauerenak, baina Mirandek beste bietako edozeini hartuak. Ez dakigu, esaterako, Mirandek Schopenhauer bera zuzenean ezagutzen ote zuenik ere, beste biengatik ongi dakigun bezala. Baina iluntasun horiek agian ez dute inportantzia haundirik ere guretzat, hain zuzen gure asmoa Mirande pentsamendu eskola edo tradizio filosofiko baten barruan agertaraztea izaki. Gainera Mirande zalantza gabe ez da besteen kopiatzaile soila, haiengandik daukan pentsabidearen desarroilatzaile pertsonala baino bere gisa» (Joxe Azurmendi, Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan, Susa, Zarautz, 1989. 6. or.). 

Hain da desarroilatzaile pertsonal eta gaindotatua, ezen ez dugu lortu argitzea artikuluaren izenburuko «Er devobis anmarvolobis…» horrek zer esan nahi duen. Goulven Pennaodek esaten du Ar Stourmer aldizkariaren 1. alean Jon Miranderen «eskutik idatzitako artikulua dagoela “Er devobis anmarvolobis…” (zeltiko neo-zahar miragarria!)» Lapurdum aldizkariaren 5. zenbakirako Francis Favereau, «Goulven Pennaod, Jon Mirande et la Bretagne», Lapurdum aldizkariaren 5. zenbakia). Zentzu horretan, Mirande hizkuntzetarako gaindotatua zela dakigun arren, ez dugu oharkabean pasatzen utzi behar artikulu hau bretoieratik itzuli duen Padrig an Habasken oharra: «Jon Mirandek oso ondo baliatzen du bretoiera. (…) Jon Mirande, dudarik gabe, Goulven Pennaod hizkuntzalari bretoiaren ikasle bikaina izan zen!».

Beraz, esan bezala, artikulu honetako ideiak Euskal Herriarekin harremanetan nola dauden azaltzen saiatuko naiz, Miranderen pentsamenduari hurbiltzeko era interesgarria delakoan. Horretarako artikulu aproposa da, Azurmendik aipatzen duen iluntasuna artikulu honetan ez delako erabatekoa, Howard Spenglerren eragina aipatzen digu, adibidez, harengan batez ere historiaren eta kulturaren morfologo gisa eragina izan duena. Eta, hala ere, Spengler Friedrich Nietzscherekin batera aurkezten dizkigu, panmaterialista gisa, gure kategoria hertsiak honetan ere balio ez dutela frogatuz, Spenglerren eragina osoki historia edo politikan finkatu nahi badugu eta Nietzscherena epistemologian oker egon gaitezkeela frogatuz. Argi dago bi egile hauen eragin handia izan zuela eta, Nietzscheri dagokionez, benetan pena da Mirandek Txomin Peilleni aitortu zionez, idatzi zuen «Giza gaindikoa Nietzscheren arauera» saiakera erre izana. 

Testu honetan Mirandek askotan aipatu ez duen egile bati buruz hitz egiten digu. oso sakon ez bada ere: Houston Stewart Chamberlain, XX. mendearen sorrera (Die Grundlagen des Neunzehnten Jahrhunderts, 1899) liburuaren egile ezaguna, Euskal Herriaz eta euskaldunez idatzi egin zuena. Artikulu hau idatzi baino hainbat urte lehenago hari buruz hitz egiten dio Jokin Zaitegiri gutun batean: «Euskaldunen endazaletarzunaz erraiten duzuna laudagarri da. Hala ere, beldur naiz alhor hortan ere zeiharka eta jakintza gabe ari direla zeinbat aldiz, Germaniako lehen endazaleek bezalaxe (Germania diot, baina gehienak Frantzes edo Engeleandar ziran Aryar zorioneko hura asmatu zutenak: H.S. Chamberlain, Gobineau, Vacher de Lapouge…). Ez da euskal enda berhezirik, eta horrengatik piska bat parregarri zait gure hauzoen eretzean maiz darakhusagun erdeinu hura. Ba dira ordea euskal giza-typu berheziak, europar enda-handiko direnak; argiki endazale izaitea, Euskaldun batentzat, europar gizeredu hoik arthoski begiratzean datza beraz (ez bakharrik Euskaldun batentzat, baizik Doixtar, Engelandar, Bretoin, Frantzes, Espainol batentzat ere), europar ez den odoletik bazter atxikiz, gure arbasoek zegiten araura, beren Judu, Mairu eta Jitoen aurkhako legegintzatik ageri denez. Gaurko abertzaleak ordea coloured people guztien adiskide minenak ditugu, Frantziako edo Engelandako demokrata hoberenen gisako…» (Jokin Zaitegiri gutuna, 1956/06/30,  Jon Miranderen gutunak: 1948-1972, Patri Urkizuren edizioa, Susa, Zarautz, 1995. 108. or.).

Joxe Azurmendik Miranderen pentsamendua aztertzeko orduan duen intuizio supersonikoari esker, hain zuzen ere, bere Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan  «Er devobis anmarvolobis…» artikuluak jorratzen duen gaiari buruz Mirandek duen pentsamendua azaltzen ari denean pizten zaio zegamarrari Chamberlaini buruzko intuizioa:

«Elizaren eskolan morroin eta esklabu apala bilakaturik dago euskalduna. Eliza amaren semerik leialena aitortzen du bere burua eta birao ikaragarria iruditzen zaio inor katolizismoaren kontra egotea. (…) Euskal neskak neskame doaz Parisera, mutilak soldadu Frantziako Armadan, gerrara ere, Alemaniaren aurka «gudari hoberenen izena irabaziz» (“gurea ez, baina gure etsaiaren etsaia izan” arren Alemania). Kontrarreformaren gizon haundia ere euskalduna izan genuen, Loiola, gure zortearen sinbolo… Beti inoren morroin eta zerbitzari». Eta, Ignazio Loiolakoan paratzen duen oin-oharrean, hauxe dio: «Mirande, hain zuzen Loiolako semea eusko arrazaren fruitu ereduzko eta jator bezala goretsi nahi izaten duen euskotar askoren tradizioa ari da birrindu nahita. (…) Mirandek euskal historiako figura ezkor tipiko bezala ikusten du. Uste dut hori bere-berea duela; eta, ez daukat gaia bereziki ikertuta, baina, ez Nietzschek eta ez Spenglerek (UA 444: Loiolaren “arima faustikoa”) asko lagundu diotela horretarako. San Inazioren esanahiaz Kontrarreformako gizon eta «arraza degeneratu» euskotarreko produktu tipiko bezala, cfr. Chamberlain, H.S., Die Grundlagen des neunzehnten Jahrhunderts, 1899, 520-527» (Joxe Azurmendi, Schopenhauer, Nietzsche…, op. cit. 126 or.). 

Izan ere, Chamberlainek euskaldunei buruz idatzi zuen bere liburu famatuan eta horiek jaso zituen 1927an Justo Garatek Revista Internacional de Estudios Vascosen «Houston Stewart Chamberlain eta euskaldunak» artikuluan, baina horretarako aparteko frogarik gabe, ausartuko naiz iradokitzera Miranderen Chamberlainenganako zaletasunean, garaiko ingurune arrazista eta antisemitetan ospea izango zuen idazlea izateaz gain, harengan eragin handia izan zuen idazle bat izango zuela, on Pio Baroja.

Barojak Chamberlainek San Inazio Loiolakoari buruz esandakoen kontra idatzi zuen, 1934an, ea bere argudioen eragina ikusten dugun norbaitengan: «Houston Stewart Chamberlain hace la afirmación tendenciosa de que la célebre frase de Loyola sobre la obediencia: “Perinde ac cadáver” (como un cadáver) es de procedencia vasca, de origen no ario. La afirmación es tendenciosa y falsa. Primeramente, Loyola no dijo que había que obedecer en todo como un cadáver. Dijo: “Perinde ac cadáver in ómnibus ubi peccatum non cem eretur” (como un cadáver en todo aquello donde no se advierta pecado). Esta frase Loyola no la hubiera podido traducir al vascuence sin emplear palabras de origen latino. No nació, pues, del vasco.

Los pueblos primitivos de Europa anteriores a las invasiones históricas asiáticas no eran monoteístas, sino practicantes de la astrolatría, del animismo y de la magia. En el fondo, ateos. Un obispo del siglo XV, el Genindense, comentando un párrafo de Estrabón, afirma que, todavía en su tiempo, las gentes del norte de España no tenían Dios.

La idea de Dios ha sido una invención de los arios y de los semitas» (Pio Baroja, «Los jesuitas», Ahora: diario gráfico, 1934. urtea, martxoaren 25a, 1.021. zenbakia, 5. or.).

Azurmendi aspaldi mintzatu zitzaigun, hain zuzen ere aurrerago aipatuko dudan 1953. urteko Miranderen «Euskaldungoaren etsaiak» artikuluaren harira (eragin hau esplizitu egin nahian Baroja beraren aipu batekin hasten dena):  «Mirande bera Barojari jarraitu zitzaion. Jaun de Alzate ezagutzen duzu, “jatorraren” prototipoa: harrosko zindo, gudari, gogor, guren. Euskaldunon artean, Erdi Haroko zaldunaren idealek iraunkortasun miresgarria agertu dute, gure egunotaraxe arte! Altzateko Jauna euskal mundu jatorrean bizi da. Baina, kristautasuna sartu ala, euskal mundu jatorra badoa; eta, euskal mundu jatorraz, badoaz euskal izpiritu jatorrak ere, “kanpai, errezo, ur bedeinkatu eta isipuen ihesi… Gure atzetik zebilek latina bere sekula sekulorunekin”. Eta badoa Thor ere, Urtzi Thor (Mirandek berrizkatuko duen Barojaren berdinkuntza), “lurraren seme, jainkoen artean bortitzena”. Nora joan, eta —jakina!— Ifarralde lanbrotsura doa gure Urtzi Thor, Ifarralde mitifikatu hortara… Euskaldunek berari baino kasu gehiago egiten bait die profeta judeguei… Hori dena berraurkituko duzu Mirande baitan: euskaldun zangar lerdenak, burua tente; Ortzi Thor eta, nola ez, neska dantzariak, eta abar, eta abar. Jainkoaren lekuan patua. Kristautasunak egiazko euskal izpiritu jatorra, zaharra, uxatu du. Mirande ez zen herabe Barojazale aitortzeko bere burua.

Esan ere, horixe den-dena esan digu, ikusi duzunez: kristautasunak erromatartu, italianizatu, hispanizatu, afrikatartu… judutartu, egin gaitu beti. Deseuskaldundu» (Joxe Azurmendi, Mirande eta kristautasuna, Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa, 1978. 25-26 orr.).

Izan ere, «Er devobis anmarvolobis…» eraginetan, Mirandek Nietzscheren, Spenglerren edota Chamberlainen eragina aitortzen du, baina hurbilago baditu ere beste eragin batzuk, hala nola Morvan Marchal «bardo bretoi neodruidiko»a –lepoa egingo nuke bera dela–, Pio Baroja donostiarrra, edota bere pentsamendua moldatu duten Joxe Miguel Barandiaran eta Resurrección Maria Azkue euskaldunak.

 

Pio Barojaren erretratua, Ramon Casasek 1904an ikatz ziriz egindakoa. Kataluñako Arte Museo Nazionala

Houston Stewart Chamberlain filosofoa 1895. urtean

«Iraultza kontserbakorraren» tresneria intelektual dudagarria

«Begiratu bat Francoren Espainiari» artikuluari buruz hitz egiteko aipatu dugu Joxe Azurmendiren esaldi zuzen eta argigarri hau: «euskaldunen historia eta errealitatea osoki birpentsatzeko eta errotik eraldatzeko proiektua. Horretarako funtsean, bere inguruan besterik aurkitu ez eta, “iraultza kontserbakorraren” tresneria intelektual dudagarriaz baliatu bada ere» (Joxe Azurmendi, «Mirande, berriro [bere heriotzaren 25. urteurrenean]», Jakin, 106. zenbakia, 1998ko maiatza-ekaina, 41 or.).

Jon Mirandek, «Er devobis anmarvolobis…» lanean zehazki azaltzen digu metodo hori erabiltzen duela, nola erabiltzen duen eta zertarako: «Benetako europarrak bazarete, ene lagun maiteak, nahi baldin baduzue faxismoaz haratago joan (zeren, lehenik eta behin, metodo bat baita, estatu bati edozein dela ere, “munstro hotzetan hotzena” Nietzscheren esanetan men egitea den heinean, eta hori ez litzatzeke egokia zuentzat), nahi baldin baduzue nazional-sozialismoaren, edo, hobe esanda, nazional-demokraziaren ikuspuntua defendatu, hori baita Europa berpiztu dezakeen bakarra». Miranderentzat tresneria intelektual hori estatu baten proiektu batetik haratago doan egitasmo ideologiko eta politikoa lortzeko tresna da, Europa eta europarrak berpizteko. Hala, “estatu” idatzi dudan lekuan “abertzaletasun” idatzi eta “Europa eta europearrak” idatzi dudan lekuan “Euskal Herria eta euskaldunak” idatzi eta Miranderen proposamena argia da. Ez popularra, baina argia.

Zentzu horretan, artikuluaren hasieratik argi uzten duen arren «beren arrazaren arimaz jabetzen direnentzat» idatzia dagoela, hainbat ñabardurekin errepikatzen ditu euskaldunoi –arrazaren arimaz jabetu ala ez– behin baino gehiagotan Euskal Herriaren etsaiei buruz eta euskaldunok berpizteko behar ditugunei buruz hitz egiterakoan botatako argudioak.

Hala, hainbat pasartek paralelismo nabariak dauzkate Mirandek euskaraz idatzitako hainbat artikulurekin, batez ere, 1960an Enbata aldizkariko 5. eta 6. aleetan argitaratu ziren «Race, peuple et nation» I eta II artikuluekin (Txema Larrea, Miranderen lan kritikoak, Pamiela, Iruñea, 1985. 95-101 orr.) eta, baita ere, nire ustez, 1953an, Gernika aldizkariako 23. zenbakian argitaratu zen «Euskaldungoaren etsaiak» artikuluarekin (ibid., 31-34 orr.).

Zein da Euskal Herria eta euskaldunak gehien ahuldu dituena? Mirandek ez dauka zalantzarik, kristautasunak Euskal Herriaren endekatzea ekarri du, ez soilik zentzu moralean, moral bakezale eta berdinzalea ekarriz, baita zentzu politikoan ere, Espainia eta Frantziaren menpeko bihurtu gaituelako: «Alta politikaren alhorrean baino are kaltegarriago izan zaiku Elizaren eragina espirituaren alhorrean, geroko edozein berphizkunderen ithurri biziak urdindu zerauzkigulakotz. Euskaldun zaharren gogo basa, borthitz eta handia aphaldu, ahuldu, hobeki erran irendu zuen haren doktrinak; otso ginelarik, bildots egin gaitu» (ibid., 33 or.).

Mirandek Euskal Herria eta euskaldunak berpizteko behar ditugunei buruz aipatu dudan bigarren artikuluan planteatutakoak azaldu ditu Aurelia Arkotxak, baita horretarako Race Peuple et Nation artikuluaren pasarte bat itzuli ere : 

«1961ean, Mirandek bi artikulu bidali zizkien frantsesez Baionako Enbata aldizkari politikoko militante abertzaleei “démocrates-chrétiens” edo “démochrétiens”: horrelaxe definitu zituen Mirandek orduko hartan: Race Peuple et Nation (I) (“Arraza, Herria eta Nazioa (I)”) eta Race, Peuple et Nation (II) (“Arraza, Herria eta Nazioa (II)”). Lehenengo artikuluan, Mirandek argi esaten du ez dagoela euskal arrazarik (“race basque”), baina, horren ondoren, Euskal Herria (“peuple basque”) arraza zuri handiaren (“grand-race blanche”) parte dela adierazten du:

“Ez dago euskal arrazarik, bistan denez, baina bai Euskal Herri bat, proportzio jakin batean arraza zuri handiaren edo arraza europarraren parte eta soilik haren parte diren arrazetakoak izan diren norbanakoz osaturik egon izan dena historikoki. Ez da nire asmoa aztertzea ea Europako zer arrazatakoak ote diren antzinako euskaldunak (‘Basques primitifs’), hau da, euskara Europako bazter honetara lehen aldiz ekarri zutenak” (Larrea, 1985, 98. or.). [Itzulpena gurea]

Artikuluaren bigarren zatian, Mirandek atzera ere arrazaren ideiari heldu, eta euskaldunei aholkatzen die ez daitezela gurutza (“se croiser”) euskal herritarren “erreserba antropologikotik” kanpokoak diren “arrazekin”, hain zuzen Europatik kanpoko arrazekin. Azpimarratzen du “europar” hitza ez duela “zentzu geografikokian” erabiltzen baizik eta “zentzu antropologikoan”» (Aurelia Arkotxa, «Euskaldun gorputz sendo eta bihotz ezti versus Euskaldun guduzale: Jon Miranderen pentsaera poetiko-politikoari buruzko gogoetarako elementuak», Egan, 2021. urtea, 3-4 zenbakia. 94-95 orr).

Arestian aipatu dugun Zaitegiri zuzendutako gutunean Mirandek argi zuen ez dagoela euskal arrazarik, «Ez da euskal enda berhezirik, eta horrengatik piska bat parregarri zait gure hauzoen eretzean maiz darakhusagun erdeinu hura. Ba dira ordea euskal giza-typu berheziak, europar enda-handiko direnak; argiki endazale izaitea, Euskaldun batentzat, europar gizeredu hoik arthoski begiratzean datza beraz (ez bakharrik Euskaldun batentzat, baizik Doixtar, Engelandar, Bretoin, Frantzes, Espainol batentzat ere), europar ez den odoletik bazter atxikiz, gure arbasoek zegiten araura, beren Judu, Mairu eta Jitoen aurkhako legegintzatik ageri denez»

Dioenez, zentzu antropologikoan erabiltzen du europar, baina zail du europar arrazaz hitz egitea, Joxe Azurmendik argitzen duen bezala: «Kuriosoa: europar arrazarik egon ez eta europar arrazismoa… Zer esan nahi ote du? Eurorrazista izate horrek zehatz eta garbi zer kontenidu zuen, jende xinpleen ustetako faxista izate hura bezain bihurri eta korapilatsu gelditzen da. Baina korapilo hori aska genezake piska bat. Nietzscherekin batean azaltzen da behin, europar kulturaren alde: “Nietzscheren izu deia guri zuzendua dago: izan gaitezen Europar on!” –“bereziki Beltzen eta Orien abertzaletasun borrokariak jotzen duenean” europar kultura hori. Beraz, Arraza Zuriak batez ere kultura jakin bat dirudi, ez arrazarik. Eta Arraza Zuriaren gudaria, mehatxaturik uste duen europar kulturaren gudari da batez ere. 

Mirandek, benetan, europar kultura mehatxaturik zegoela, uste zuen, orain holako kezka batek harritzen samar bagaitu ere. Zeinek mehatxatzen zuen? Oriek eta beltzek, batik-bat» (Joxe Azurmendi, Mirande eta kristautasuna, op. cit., 49 or.).

Eta, hala ere, Mirande kontziente da bere posizioaren korapilatsuaz, hau idatzi baino lehenxeago, 1961eko uztailean, Txomin Peilleni idatzitako gutunean hala baitio: «Perilean nago Euskal Herrian demokratek urde faxistatzat atxikiko nautela, latin herrietako faxistek urde demokratatzat atxikiko nautelarik… eta funtsean ez naiz bata ez bertzea, europar razista baizik» (Jon Miranderen… op. cit., 183. or.)

Antikristaua, antidemokrata, antimarxista da Mirande, antisemita den heinean, «Er devobis anmarvolobis…» lanean dioen bezala, «pentsaera hebrearraren herentzia dela[ko] kristautasuna, hala nola marxismoa eta Frantziaren edo Estatu Batuen tankerako demokrazia. Taldearen parte batek baino ez baitu europarren gorputzaren, arimaren eta izpirituaren bizia hondatzen, eta hala dirau bi mila urtez geroztik, Ekialdeko jendeak gidaturik. Hortaz, errukirik gabe borrokatu behar dugu horren kontra».

Hainbat ikerlarik primeran azaldu dituzten eragin filosofikoetatik haratago, Mirandek kristautasunaz egiten duen balantzea funtsezkoa da ere bere antisemitismoa ulertzeko. «Eusko testigantza» artikuluaz egin dudan azterketan esanguratsua iruditu zait Morvan Marchalen kritika Eliza katolikoari Bretainian jokatutako paperagatik eta, zentzu horretan, Eliza horrek Mirandek hain maite zituen bi aberri horien historian jokatutako paper negatiboa funtsezkoa iruditzen zait Miranderen antisemitismoan. Hortik, ikusi dugunez, bere arbuoia ustez filosofia «ahultzaile» horretatik eratorritako ideologia ezberdinei, horien artean Euskal Herrian indarra hartzen ari zen marxismoa, Miranderen jarrera honek bere herriarengandik gehiago aldenduko zuena.

Txomin Peilleni honela kontatuko zion 1970ean, «Kèr Vreizhen izan nuzu Pennaod ikhusiko niala ustez. Ez zuzun han, bena ba zuzun mintzaldi bat bestaldeko ETA’ko euskaldun gazte batek emaiten zian politikaren gaiz eta Helène Gueraçague ere han zuzun, eta euskal kulturaz mintzatu duzu. ETAkoak marxismo leninismoa pheredikatu dikuzu. Gueraçague sa beraren erranetik, ez duzu ideologia honen althe, eta harriturik ere duzu, bena marxisten bide-lagun egin duzu, ez beitu uste hurak gabe deus egin ditakiala Euskalherrian. Ni gabe eginen duzie… something is worten [sic] “The State of Euzkadi”, Shakespearek bezala erraiteko» (Txomin Peilleni gutuna, 1970/11/15, Jon Miranderen… op. cit., 251-252. orr.).

Jon Miranderen Leizearen alegoria

Mirandek Ar Stourmeren «beren arrazaren arimaz jabetzen direnentzat» idatzitako lan hau euskaraz idatzitako hainbat artikulurekin harremanetan jarri dut, baina batez ere politikaz ari diren artikuluak aipatu ditut, hala ere, euskaraz idatzitako beste hainbat idazkiekin ere harremanetan dago, hala nola, 1952an argitaratutako «Gizalekoreko izateak euskaldunen eta kelten folkloreetan» artikuluarekin (Gernika, 1952. urtea, 21. zenbakian), urte bereko «Jakintza berri bat: Psikologi gaindikoa» lanarekin (Euzko Gogoa aldizkariaren 3 aletan argitaratutakoa), aztertzen ari garen artikuluarekin batera argitaratutako «Gure sinestea» lanarekin (Ar Stourmer aldizkaria, 1962. urtea, azaroa-abendua, 6. zenbakia)  edota 1958an argitaratutako «Euskaltasun romantiko baten alde» lanekin (Irrintzi, 1959. urtea, 5. zenbakian).

Izan ere, «Er devobis anmarvolobis…» artikuluaren muinaren parte bat, inportanteena, politika ez den beste zerbaiti buruz ari da, «sinesmen berri bat eskaini» ahal izateaz. «Edo, hobeki esanda, lehenagoko sinesmena itzuli» ahal izateaz. 

Aurretik hainbat egilek egindako lanetatik edanez, Marijo Telletxea Tolosak idatzi duen eta nire ustez behar bezain ezaguna ez den Jon Mirande Aiphasorhoren pentsamendu filosofikoa lan apartan ongi baino hobeto azaltzen du zuberotarraren pentsamenduaren alderdi hau: 

«Miranderen paganotasuna ulertzeko, estetizismoa eta abertzaletasuna hartu behar dira kontuan. Sentiera artistiko hori ez da azalkeria hutsa; Mirandek bere burua eta harremanak ulertzeko modua da. Abertzaletasunari dagokionez, sustrai faltari eta haren bilaketari lotua agertzen da paganotasuna. Aro Modernoan, gaitz nahiko zabaldua da sustrairik eza, eta, ondorioz, horren beharra. (…)

Hori horrela, Mirandek paganismo abertzalea ere badu, nortasun historikoaren eta sozialaren bila baitabil. Esan daiteke galdera baten inguruan dabilela, modu batera edo bestera: zer dira, bada, euskaldunak? Erantzuna ematerakoan Mirandek atzera jotzen du. Nietzschek Grezia klasikora bezala jotzen du Mirandek kristautasuna iritsi baino lehenagoko euskaldunengana. Atzera joatearen bidez, benetako euskalduna bilatu nahi du; hori ez da kristau otzana, pagano bortitz eta indartsua baizik. Hori da, hain zuzen, Elizak hondatu duena.

Ekialdeko jendeak bere Yahweh ankerraren, gorroto, mendeku eta injustiziako jainko horren uztarri madarikatua gure gainean ezarri baino lehen, gure arbasoek beren jainkoak baitzituzten» (Marijo Telletxea Tolosa, Jon Mirande Aiphasorhoren pentsamendu filosofikoa, Irale, Donostia, 2022. 44-45 orr.).

Baina, jainko horiek ez ditu soilik bere zentzu historikoan edo antropologiko ertsian ulertu nahi, bere ustez, gure aurrekoek «jakin bazekiten jainko haiek, ematen zitzaien izena edozein zela ere Dagda, irlandarrek ziotenez; Wodan [Odin] germaniarrek esaten ziotenez; Ortzi, euskaldunek eta nik neuk, etnia horretakoa bainaiz, deitzen diogunez, edo latindarrek, eslaviarrek, finlandiarrek, magyarrek eta beste europarrek erabilitako beste edozein izen, Jainko bakar baten isla baino ez zirela, bardo bretoi neodruidiko batek dioen moduan, eta Jainko horrek bat egiten duela gure arrazen funts eta inspirazioarekin eta ezin daitekeela alderdi antropologiko eta somatikora murriztu, hori garrantzitsua izan arren».

Hasieran agindu dut saiatuko nintzela «Er devobis anmarvolobis…» artikulua azaltzeko beste batzuk nire aurretik idatzitakoak erabiltzen haien ekarpena gehiegi lorrindu gabe eta azken alderdi hau Joxe Azurmendik bere Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan gogoangarriaren hasieran baino hobeto azaltzerik ez dagoela uste dut: 

«Juduengatik eta kristauengatik badakigu, Bibliako testuaren arabera nahi izaten dutela beren pentsamendua osoki formatu eta bizimodua zuzendu. Grezian berdintsu izan zen: Homero, bere garaian, antzinagoko usteen, mitologia zaharraren, aspaldiko pertsonaia eta gerra moduen bilduma arkaizantea zen. Grekoentzat bera izan zen testu sakratua: ehundaka urtetan mendez-mende Homeroren arabera edukatzen ziren denak, Homero baitan ikasten zen birtutea, jainkoen zientzia.

Guretzat, beraz, ez grekoak eta ez kristauak izateko, zeintzuk lirateke, euskal arima euskaldunki edukatzeko euskal Homero eta profetak? Testu bat, Homeroren eta Bibliaren zentzuan, ez daukagu. Baina mitologia bat bai, eta inspira gintezke mitologia hartan. Hori zen Miranderen planteamendua.

Mitologian “endaren sinestea” espresatzen da. Baina horretarako egiazko mitologia izan behar du, herriak berak sortua eta bere intuizioetatik sortua. Orduan mitologiak eta tradizio zaharrek agertzen dutena “gure psikearen Arkhetypen dira”.

Mirandek ez du “basajaun, lamina edo gizotso” eta beste irudi mitikoetan beretan sinesten, “kristauek aingeruetan sinesten duten bezain naiboki”. Baina esperientzia horiek izan dituzten jendeek, itxura naibo baten azpian, intuizio berezi batzuk izan dituztela, uste du, agerkizunen barnean egiazko azken errealitatea nolabait somatzen dutelarik, herri bakoitzak bereak dituen Arkhetypen berezien arabera hain zuzen» (Joxe Azurmendi, Schopenhauer, Nietzsche… op. cit., 15 or.). 

Mikel Soto, 2022ko abendua

Er devobis anmarvolobis…

Cette revue a été faite pour ceux qui ont conscience de l’âme de leur race : nous rejetons loin de nous le modèle du melting pot qui nous a été prêché tant par l’Eglise de Rome, tant par l’exécutif d’état de la République française, tant par les gars de gauche qui lui sont opposés et qui se nomment eux-mêmes anti-fascistes. En ce qui concerne les Juifs, les Nègres, ou les autres anthropodes, les plus doux d’entre nous disent, véritables Européens que nous sommes : «Qu’ils retournent chez eux, et qu’ils y restent» Pour ceux qui ne sont pas aussi doux…

Mais il y a une chose qui nous sépare parfois, et qui a plus de valeur que l’on ne le croit souvent, et qui nous empêchera de lutter comme des frères, la main dans la main, quand viendra l’heure sacrée du véritable combat : il s’agit de la religion. Plusieurs, venus du nationalisme classique, bien qu’ils l’aient délaissé et qu’il l’aient dépassé, seraient assez contents d’avoir un christianisme renouvelé, viril, fort ce christianisme auquel rêvait, par exemple, H.S. Chamberlain; également d’autres qui n’ont pas oublié que le christianisme fut un héritage de la pensée hébreue comme le marxisme et la démocratie à la manière de la France ou des Etats-Unis. Ce n’est qu’une partie du groupe qui détruit la vie du corps, de l’âme et de l’esprit des Européens et qui dure depuis près de deux millénaires, menée par les Orientaux ; il nous faut, alors, lutter contre elle sans pitié. Quelques uns, qui ont entendu cette vérité essentielle rejettent toute religion /religion/ , se présentent comme matérialistes complets obstinés et  nomment poètes et rêveurs ceux qui ont gardé une croyance spirituelle. Mais est-ce que vous croyez qu’ils étaient des rêveurs et des rêvasseurs les héros d’outre Rhin qui se battirent «Gott mit uns» pour sauver les valeurs spirituelles de l’Occident, et avec une bravoure reconnue de tous, contre les bandes panmatérialistes des Bolchéviques ? Et est-ce que vous pensez qu’était panmatérialiste dans le sens compris des radicaux français, c’est à dire, dans le vôtre aussi, hélas, mes amis de race et de matérialisme un Friedrich Nietzsche ou un Oswald Spengler qui furent pour la plupart d’entre nous nos maîtres à penser ?

Oui, Ô amis, défendre la pureté de nos races européennes doit être l’élément principal de notre combat, et en ce sens, je suis d’accord avec ce qui est appelé «déchainement» de gens violents et de nervis par les veaux démocrates. Il ne faut pas que vous sousestimiez l’importance de la religion, vous-mêmes qui ne croyez pas. Je ne crois pas que nous pourrons combattre, aussi peu qu’il se peut, contre l’Eglise de Rome l’édifice si merveilleusement construit (avec la complicité des gens de notre race et de notre pensée, il est vrai) qui sait , en méprisant toute reconnaissance, s’adapter à tout évènement ou contre les Eglises huguenottes plus juives encore et qui sont parvenues à dompter et à abêtir la haute race des Anglo-Saxons autant que celle des Celtes d’outremer, pouvu que nous puissions donner aux Blancs Européens blancs une croyance nouvelle en échange parmi la faiblesse morale et intellectuelle dans laquelle ils vivent soumis à l’influence des Juifs.

Ou plutôt, la leur redonner : car bien avant que ne nous fut imposé par des Orientaux le joug maudit de leur Yahweh cruel, dieu de haine, de vengeance et d’injustice, nos pères adoraient leurs propres dieux. Comme de juste, ils ne croyaient pas en eux, les meilleurs d’entre eux au moins ne croyaient pas en eux (parce qu’il y a aussi parmi les blancs une majorité indigne de se montrer, comme peut une bigote chrétienne croire en son dieu anthropomorphique ou dans les «Trones, Vertus et Dominations»… Mais ils savaient que ces dieux étaient, que l’on les nomme Dagda Dazoue comme les Irlandais, Wodan comme les Germains, Ortzi comme le faisaient les Basques (et que je le fais moi-même étant de cette ethnie) ou n’importe quel autre nom donné par les Latins, les Slaves, les Finnois, les Maghyars et autres Européens, ils savaient que ces dieux n’étaient que le reflet du seul Divin, comme le dit un barde breton néodruidique, et que ce Divin se fond dans l’essence et l’inspiration de nos races que l’on ne pourrait contenir par l’aspect anthropologique et somatique, si important que fut celui-ci.

Si vous êtes de véritables Européens, chers amis, si vous voulez, plus loin que le fascisme (qui est une méthode avant tout, car un comportement de soumission à un état, quel qu’il soit, «le plus froid des monstres froids» dit Nietzsche, ce qui ne pourrait vous convenir) défendre le point de vue du national-socialisme ou plutôt  la national-démocratie qui seule peut faire renaître l’Europe, notre aspiration, comprenez le aussi, quels que soient votre croyance et votre religion (car le matérialisme pur est une croyance également), le point de vue de ceux qui adorent à nouveau les anciens dieux des Européens, qui ont été abandonnés depuis des temps si longs par nos pères pour le Yahweh des Juifs ou son fils son semblable.

Et quand viendra l’heure du nouveau combat, que ce soit aussi pour la gloire et le prestige de Dazoue, Wodan, Ortzi et de tous les dieux de nos tribus –«des diables» dit le Juif sale que soient sacrifiées une fois encore sur leurs buchers les races impures qui voulurent entraver le continent sacré !

Jon Mirande
«Er devobis anmarvolobis», 
Ar Stourmer, 1962. urtea, 1. zenbakia 8-9 orrialdeak
Padrig an Habaskek bretoieratik egindako itzulpena

Note du Padrig an Habask traducteur en français:
La texte scanné n’est pas toujours bien lisible et je ne suis pas sur d’avoir pu bien lire tous les mots…
Jon Mirande manie très bien la langue bretonne. Il emploie une langue unifiée au vocabulaire très puriste avec énormément de néologismes, dont beaucoup ne sont pas passés et ne passeront pas dans le breton «standard». Quand j’ai marqué : religion/religion/ c’est pour laisser les deux mots qu’il emploie : kravez (emprunt direct au gallois crefydd, dont il n’y a aucun besoin à mon avis) et relijion qui est le mot couramment utilisé en breton.
Sans doute Jon Mirande a t-il été un brillant disciple du linguiste breton Goulven Pennaod !

Monty Phytoneko Eric Idle judu naziaz mozorrotuta Life of Brian filmetik ezabatutako eszenan

Bernard Zuberren akelarrearen grabatua