Datorren udan Ean, itsas bazterreko herrian oporrak elkarrekin pasatuko ditiagu

Gabriel Aresti Txinpartak antzerki taldeko lagunekin Kastresanan 1958. Aresti-Esteban sendiaren funtsa, Jon Kortazarren El poeta Gabriel Aresti liburutik hartua.

Gabriel
Azken aldian elkar ikusi genuenean
Gomutatzen zait,
hire lagun gonbitea…
“Datorren udan Ean, itsas bazterreko herrian
Oporrak elkarrekin pasatuko 
Ditiagu.
Bazekiat antzerki bat nola egin
Eta hik irudimena zeukak;
Bien artean idatziko diagu”
Ez zen Ean hori izan
Eritasunak
Heriotasunak
Eroan hinduan.

Txomin Peillen

«Maldan gora», Harri eta herri #50: Artikulu Bilduma, Euskaltzaindia, 2014. Xabier Kintana apailatzaile.