Cortazarren gazteleraren jazz ukitua

Julio Cortazar tronpeta jotzen

Esan dezadan azkenik Cortazarren gaztelania joriaren erritmoa eta musikalitatea, jazz-ukitua, euskaraz ulergarria den testu batera isurtzea ez dela batere egiteko erraza.Horretan saiatu da itzultzailea buru-belarri, bere ahalbideen arabera, industriak ezartzen dituen mugak ezin ahazturik, baina, batez ere, garai honetan hizkuntzari buruz dauden aurreiritziak eta iritziak zeharkatzeko, puskatzeko, hankaz goratzeko ausardiarik gabe. Ezin jakin helburua noraino bete den. Etorriko ahal dira itzultzaile belaunaldi berriak, talentuz hobeki hornituak, aurreiritzietatik askeagoak eta baldintza hobeagoen jabeak, itzultzaile apal honek lortu ez duena lortuko dutenak, baita horretarako hainbat muga, fisiko eta psikologiko, egiazko eta gezurrezko, hautsi behar badituzte ere!

Jon Alonso

«Sarrera hitzak»Antologia apetatsua, Julio Cortazar, Txalaparta, 2004

Three Deuces aretoa New Yorkeko 52 Streeten, 1948 inguruan